kritiken hemeroteka

8.373 kritika

« | »

Gerezi-denbora / Montserrat Roig (Amaia Apalauza) / Consonni, 2024

Begirada gurutzatu eta engaiatuak Amaia Alvarez Uria / Argia, 2024-07-07

Sorpresa ederra izan da Consonni argitaletxeak argitaratu berri duen liburua. Ez nuen ezagutzen Montserrat Roigen lana eta aurkikuntza harrigarria izan da, zinez. Batetik, Franco hil berritan argitaratu zelako estreinakoz eleberria (1976an) eta garai hartako Bartzelona irudikatzen digulako begirada zorrotzez, alderdi sozioekonomiko eta politikoak aletzen baitira bertan. Bestetik, familia baten historia ekartzen digulako, hainbat belaunalditako kideen argi eta ilunekin, baina, batez ere, kanpo begirada batetik ezagutzen ditugun pertsonaiak, gerora, barruko ahotsetik entzuteko aukera ematen digulako, horrela, gure begirada birkokatzen behartzen gaituela.

Natàlia Miralpeix, hamabi urte Frantzian eta Ingalaterran bizi ondoren, Bartzelonara bueltatuko da. Diktadura frankistak Julián Grimau atxilotu zuenean —1962an, eta hurrengo urtean fusilatu zuten— joan zen eta Salvador Puig Antich exekutatu zutenean (1974an) bueltatu zen. Garai nahasiak bizi zituen bere familia burgesak eta erregimenaren amaiera eta garai askeagoen promesa artean dabiltza, ahal duten moduan.

Izenburua Jean-Baptiste Clément-en poesia batetik hartu zuen egileak, Pariseko komunarekin lotura duen kantua dela diote, baina gaia maitasunaren eta zoriontasunaren nostalgia ere izan daiteke. Eleberri honetan, haurtzaroaren eta gaztaroaren loraldiak gogoratzen dira eta helduaroaren eta zahartzaroaren gainbeheraz penatzen.

Engaiamendu politikoa ere oso presente dago, baina modu gatazkatsuan aurkezten da, ez era idealizatuan. Familia “on” batean katalanismoa, anarkismoa, antifrankismoa eta feminismoa agertzen dira eta langile klasekoekin eta pobreekin protagonistak izaten dituen harremanak ere gordin agertzen dira.

Asko gustatu zait, besteak beste, sexualitatea aske bizitzeko nahiarekin deskribatzen diren pasarte homoerotikoak, izan gizon ‘hetero’en artean, izan emakume ‘hetero’en artean; baita manifestazioa eta atxiloketa kontatzen diren zatia ere; edo hildako lagun minen doluak zenbateraino baldintzatu ahal dituen bizitzak.

Egilea kazetaria zen eta protagonista argazkilaria. Bien begirada analitikoa dugu orriotan, aldaketa garai bat ulertu nahian, liburuaren azalean arrokek eta eguzkitakoek ezkutatzen dutenari buruz jardungo zaizkigunak.

Azken kritikak

Coca-Cola bat zurekin
Beñat Sarasola

Joxe Aldasoro

Etxe bat norberarena
Yolanda Arrieta

Mikel Asurmendi

Rifqa
Mohammed el-Kurd

Irati Majuelo

Loak ezkutatzen duena
Patxi Zubizarreta

Aiora Sampedro

Gari eta goroldiozko
Anari Alberdi Santesteban

Mikel Asurmendi

Itsaso amniotikoa
Oihane Jaka

Asier Urkiza

Hau ez da gerra bat
Mikel Ayllon / Piszifaktoria Ideien Laborategia

Nagore Fernandez

Gurpilak
Eztizen Artola Iturrate

Jon Jimenez

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Hasier Rekondo

Detaile xume bat
Adania Shibli

Irati Majuelo

Barkamena existituko balitz bezala
Mariana Travacio

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Detaile xume bat
Adania Shibli

Ibon Egaña

Nerabeen garrasia
Telmo Lazkano / Maitane Ormazabal

Aiora Sampedro

Twist
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2024(e)ko urria

2024(e)ko iraila

2024(e)ko abuztua

2024(e)ko uztaila

2024(e)ko ekaina

2024(e)ko maiatza

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

Hedabideak