kritiken hemeroteka

8.683 kritika

« | »

Coca-Cola bat zurekin / Beñat Sarasola / Susa, 2024

Artez eta moldez Joxe Aldasoro / Deia, 2024-10-05

Beñat Sarasola (Donostia, 1984) idazlea, literaturako kritikaria eta irakaslea da. Bi poema liburu argitaratu ditu: Kaxa huts bat (Susa, 2007) eta Alea (Susa, 2009). Lehen eleberria Deklaratzekorik ez (Susa, 2019). Philip Rothen Nemesis liburua euskaratu du (Meettok, 2023). Horrez gain, Euskal Herriko Unibertsitatean Antropologia, Hezkuntza eta Filosofia Fakultateko irakaslea da. Coca-cola bat zurekin (Susa, 2024) eleberrian berrogeita hamargarren hamarkadaren bukaerara eramaten gaitu idazleak. Hiri erraldoia, zaratatsua, espektakulua, artea, New York, zein bestela? Protagonistaren eskutik, garaiko arte giroan murgilduko gara; eta, sorpresa… sorpresak ez dira kontatzen. Arte ugari du liburuak, hori bai. Frank museo bateko langilea da eta hainbat esposizioren antolaketan parte hartzen du. Artea industria ere bada, negozioa, promozioa eta interes ekonomikoak dantza betean. Horretaz guztiaz ere hitz egiten da liburuan.

Frankek badu, noski, bizitza betetzen dion beste pasiorik: maitasuna. Eta poesia. Seko maiteminduta dago bera baino gazteagoa den dantzariarekin. Ez da erraza haien artekoa, edonoren artekoa ez den bezalakoa. Hurbilketak, urrunketak, baten aurrera jotzeko nahiak bestearen zuhurtasunarekin topo egin, zalantzak, zeloak, sifilia… horri guztiari jendarteak arbuiatzen duen harreman mota gehitu. New York aipatu dut Franken hiria delako. Aipatu beharko nituzke baita ere Sao Paulo, Venezia, Madril, Donostia eta abar. Berrogeita hamar-hirurogei hamarkadez eta artistez ari bagara, ez zaio zaila suertatuko arteaz nik baino gehiago dakienari asmatzea zeintzuk diren hiri horiek lotzen dituzten euskal artistak (ala espainolak?).

Pertsonaiak ez, pertsonak dira eleberrian agertzen diren protagonistak. Idazleak dokumentazio lan eskerga egiteaz gain, dokumentazio prozesu bera islatu du liburuan agertzen diren datuak biltzen lagundu dioten pertsonen bidez. Hainbat dokumenturen fotokopiak, eskuizkribuak, eskutitzak, argazkiak eta egunkariak. Hauexek lehengaiak. Euskal Herriko artea, edo euskal artistak, munduan kontestualizatuak aurkezten dizkigu eleberriak, garaiko artean zeuden tentsio artistiko zein politikoetan bilduta. Zer da artea. Zer da arte modernoa. Abstraktua. zer da Espainiako artea. Bazen Euskal Arterik. Konbentzionalismoa. Itxurakeria. Irizpide komertzialak. Interes politikoak. Artea politikaren sega ala bozgorailu. Leialtasuna vs traizioa. Esker txarra ala koherentzia. Oportunismoa. Indibidualismoa. Kolektiboa. Mugimendua. Korrontea. Artaldea. Originaltasuna. Diktadura. Askatasuna.

Horiek guztiak eta gehiago irakurri ditut Coca-cola bat zurekin eleberrian. Egiturarekin jolas interesgarria egin du idazleak. Elkarrizketa, antzerki eta olerkiek bizitasuna ematen diote, dokumentazio lan astuna arinduz. Hala ere, batzuetan datuen edo pasadizoen xehetasunek ez ote duten kontakizunaren erritmoa moteltzen. Ikaragarria da baita ere aipatzen diren artista zerrenda. Nabari zaio artistari ofizioa, baina niri behintzat arteari buruz zeinen gutxi dakidan gogorarazteko balio izan dit, eta ez zait atsegina egin. Maitasun istorioari dagokionez: “Ez zaio hain zentzugabea iruditu bizitza osorako han atxikita geratzea”. Tren geltoki batez ari da. Badugu adina halakoak irakurrita ezpainekin irribarre gaiztoa marrazteko, ezta?

Azken kritikak

Zainetatik zilarra
Nahia Intxausti

Irati Majuelo

Düsseldorfeko txibatoa
Karlos Linazasoro

Aiora Sampedro

Esne berriketan
Uxue Alberdi

Mikel Asurmendi

Guztia urruntzea da
Hasier Larretxea

Asier Urkiza

Esker onak
Delphine De Vigan

Maialen Sobrino Lopez

Pedagogismoaren gezurtapen bat
Teresa Maldonado Barahona

Amaia Alvarez Uria

Jai-Alai
Gaizka Arostegi

Jon Agirre

Haize begitik
Mikel Ibarguren

Mikel Asurmendi

Hondarreko berorik geratzen bada
Iñigo Satrustegi

Irati Majuelo

Tropiko tristeak
Claude Levi-Strauss

Aritz Galarraga

Erleen azken ziztada
Kepa Iribar

Jon Agirre

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Ibon Egaña

Bide bihurrietan
Elena Martinez Rubio

Mikel Asurmendi

Bakea, bakea
Xabier Montoia

Asier Urkiza

Artxiboa

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

2025(e)ko iraila

2025(e)ko abuztua

2025(e)ko uztaila

2025(e)ko ekaina

2025(e)ko maiatza

2025(e)ko apirila

Hedabideak