kritiken hemeroteka

8.799 kritika

« | »

Detaile xume bat / Adania Shibli (Aitor Blanco Leoz) / Igela, 2024

Isiltasunak dioena Irati Majuelo / Berria, 2024-09-15

Adania Shiblik azaldu du bi beldur handi dituela; batetik, munduari dio beldur, noizbait “gaur atzo baino hobe gaude” ezin esateari; bigarrenik, hizkuntza galtzeari, egoerak gain hartu eta hura adierazteko hitzik ez izateari, errealitatearen zein hizkuntzaren mugetara iristeari. Kezka horiek zeharkatzen dute Detaile xume bat liburua, eta kezkak arrangura bilakatu dira berriki, udazkenean liburua zein egilea Frankfurteko Azokan gaitzetsiak izan ostean. Hersturaz harago, mintza gaitezen Palestinaz, bada.

Detaile xumeetan, xehetasun ezdeus eta txikienetan arreta jarrita, 1948ko Nakbaren osteko Palestina eta egungoa lotzen ditu Shibliren eleberriak, bi garai eta min bera. Halabeharrak elkartzen ditu gertakariak eta pertsonaiak, gatazkak, azken finean, eta haien bidez ekartzen du argitara nola egin duen aurrera kolonizazioak, nola itxuraldatu diren mapak, nola ordezkatu hizkuntzak eta galdu paisaiak. Hots, ikusarazten du herri baten desagerpena nola identifika daitekeen dokumentu eta museoetatik at.

Bi ataletan banatzen da kontakizuna. Lehenengoan, 1949an Negev basamortura Egiptoko muga zaintzera bidalitako destakamentu militar baten egunerokoa azaltzen da. Ezerezaren erdian, ofizial israeldar baten errutina errepikakorra kontatzen du: bero itogarria, dunen arteko esplorazioak, soldaduek bete beharreko aginduak, urruneko txakurren zaunkak. Monotonia horretan, detaile txiki batek eusten dio tentsioari: zomorro batek eragindako zauria eta ofizialari areagotzen ari zaion zornea. Estilo lehor eta geldoaren bidez, normaltasunaren baitan txertatzen du jazarpen militarraren bortizkeria: beduinoen aurkako segadak zein neska gazte baten bortxaketa eta erailketa.

Isildutako gertakari horrek, kasualitatez, jakin-min handiko emakume baten arreta pizten du. Liburuaren bigarren zatiak, beraz, jazotakoa ikertzeko bidaia du ardatz. Kontakizunak erritmoa hartzen du orduan, egunerokotasuna jada ez da errepikakorra, baizik eta ezusteko kontrol, mehatxu eta erasoz betetako biziraupen hutsa. Ahots arin eta zalantzatiaren bidez, okupaziopean bizitzeak sortzen duen antsietatea salatzen du Shiblik atal honetan. Izan ere, arauen arbitrariotasuna, inposatutako mugak errespetatu beharra zein militarizazioaren tentsioa agerian jartzen ditu protagonistak, salbuespenezko egoera bakoitzera egokitzeko ezintasuna erakustean.

Liburuak eite zirkularra hartzen du apurka-apurka, irakurlea bi kontakizunak konektatzen dituzten detaile xumeez ohartu ahala. Ahanzturan geraturiko istorioaren bila, protagonista bera isilpean geratuko ote den ezin jakin, azkenerako, keinurik inuzente eta ezdeusenak ere dena alda baitezake.

Azken kritikak

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama

Nagore Fernandez

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda

Maialen Sobrino Lopez

Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola

Mikel Asurmendi

Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras

Joxe Aldasoro

Erroen izerdia
Jone Bordato

Mikel Asurmendi

Zerua hemen
Oihana Arana

Maddi Galdos Areta

Odisea
Homero

Aritz Galarraga

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

Hedabideak