« Hezkuntzaz | Belaunez belaun, egunez egun »
Gerezi-denbora / Montserrat Roig (Amaia Apalauza) / Consonni, 2024
Bi familia, garai bat eta iraganaren zama Asier Urkiza / Berria, 2024-05-05
Montserrat Roig idazle katalanaren 1977ko El temps de les cireres nobela ekarri du Consonni argitaletxeak gaztelaniara eta euskarara. Azken honen itzulpenaz Amaia Apalauza arduratu da. Idazle ez ezik, ikerketa-kazetaria ere izan zen Roig, eta arlo horretan lan mordoa argitaratu zuen. Fikzioaren arloan, berriz, bost nobela eta bi narrazio liburu kaleratu zituen. Gazte hil zen, 46 urterekin, bularreko minbiziaren ondorioz. Fikziozko lanetara ere isuri zen bere bizitzan hainbesteko garrantzia izan zuen engaiamendu politikoa, diktaduraren kontrako borrokan lehenbizi eta trantsizio garaian gero, PSUC alderdiko militante gisa.
Trilogia bateko bigarren alea da Gerezi-denbora. Eleberrian Miralpeix eta Ventura Claret familiak agerrarazten ditu atzera ere Roigek, burgesia katalanaren bi eredu. Miralpeixtarren alaba Natalia da protagonista, Hamabi urte atzerrian ibili ondoren bere jaioterri Bartzelonara itzulia frankismoaren azken hats odoltsuetan, Puig Antich hil berritan. Iritsi eta berehala, ezer ez eta aldi berean den-dena aldatu delako sentsazioa izango du Nataliak. Hura baliatuko du idazleak aingura gisa, iraganaren zama astuna eta iraganaren ziurgabetasuna azaleratzeko, bi familien kronikaren bitartez. Gerrak eta gerraondoko isiltasunak blaitzen du Miralpeix familia. Damuz eta tristuraz betetako putzu sakon batean hondoratuta dago Joan, Nataliaren aita, Judit emaztearen heriotzaz geroztik; alkoholetan itotzen ditu saminak Joanen arreba Patriciak, garai batean loriatsuak izandako baxera eta altzariei begira. Aitzitik, gurasoak iraganaren osinean itoak egonagatik, aurrerabide neoliberalaren isla da Lluis, Nataliaren neba. Natalia bera, porrot politikoaren eta deserrotzearen arteko uretan trabatua dago. Azkenik, iristear den garai berriaren irudi litzateke Marius, Joan Miralpeix eta Silvia Clareten semea.
Zehar estilo librea aski ongi menperatzen du Roigek eleberrian zehar, narratzailearen ikuspuntua jauzika doala pertsonaia batetik bestera. Nataliak oinarri lana egiten badu ere, beste pertsonaia batzuen ahotsa ere ageri da, hala nola Patricia, Silvia edota Joan Miralpeix bera. Narrazioa oroitzapenen bidetik lerratzen da sarritan, eleberrian iraganak duen garrantziaren erakusle. Bat-batean egiten du Roigek jauzi iraganeko pasarteetara, pertsonaien ahotsari jazarriko balitzaizkio bezala. Idazkerari dagokionez, deskribapenetan abilezia eta pertsonaien karakterizazioan dohaina erakusten du Roigek. Orobat gorputzak eta sexuak berebiziko presentzia dute hainbat eszenatan eta horiek agertzeko modua, islatutako gizartearen giro astunean txertatuta, azpimarratzekoa iruditu zait. Indar handikoak dira eszenok, Silvia eta bere lagunen etxeko pasadizoa, kasurako. Roigen idazkeran, baina, laburtasun edo zorroztasunerako joera handiagoa hartu dut faltan, eszena zenbait behar baino gehiago korapilatzen direla uste baitut. Beste horrenbeste pertsonaien ugaritasuna dela-eta. Haatik, narratzaile bikaina da Roig, eta zorionekoa euskal irakurlea hura euskaraz gozatu ahal izateagatik.
Etxe bat norberarena
Yolanda Arrieta
Jon Jimenez
Zebrak eta bideak
Nerea Loiola Pikaza
Nagore Fernandez
Zoo
Goiatz Labandibar
Asier Urkiza
Hetero
Uxue Alberdi
Joxe Aldasoro
Euri gorriaren azpian
Asier Serrano
Paloma Rodriguez-Miñambres
Galbahea
Gotzon Barandiaran
Mikel Asurmendi
Bihotz-museo bat
Leire Vargas
Irati Majuelo
Lagun minak
Jon Benito
Mikel Asurmendi
Francesco Pasqualeren bosgarren arima
Unai Elorriaga
Jon Jimenez
Neska baten memoria
Annie Ernaux
Asier Urkiza
Lautadako mamua
Xabier Montoia
Nagore Fernandez
Bihotz-museo bat
Leire Vargas
Bestiak Liburutegia
Rameauren iloba
Denis Diderot
Aritz Galarraga
Neska baten memoria
Annie Ernaux
Paloma Rodriguez-Miñambres