« Nobela nostalgikoa belaunaldi iritsi berri batentzat | Arintasun, ez arinkeria »
Barbaro iraun / Louisa Yousfi (Itziar Diez de Ultzurrun) / Txalaparta, 2023
Arrazakeriak ez ditu suntsitu Amaia Alvarez Uria / Argia, 2024-03-24
2022an Louisa Yousfik argitaratu zuen Rester barbare lana, eta Itziar Diez de Ultzurrunek eta Txalapartak euskaraz plazaratu zuten 2023an, Ainhoa Nadia Douhaibiren hitzostearekin. Aspaldi ez nuela hainbeste azpimarratzen liburu bat.
Euskaldunen barbarizazio prozesuari buruz aritu zitzaigun Ibai Atutxa duela gutxi, baina oraingoan arraza dago tartean, “mairu-musulmanaren asmakuntza”-ri buruz dihardu egileak lan honetan.
Bitxia da zein hurbil eta zein urrun dagoen Euskal Herri Hegoaldetik Frantziar errepublika. Hemen, oro har, hango errealitatea oso gutxi ezagutzen dugula esango nuke, eta liburu honetan bertako barbaro batzuen berri ematen da. Zehazki, zibilizatuek eraikitako pertsona ez-zurien imajinario arrazista dekolonizatzen lagundu diezaguke lan honek. Egileak dioenez: “Artxibozain eta idazlari garelarik, gure jardunaren ahalegin guztiak gure jendea zikindu duen estigma garbitzera bideratuko dira, gutarrak estereotipotik haratago irudikatzera”.
Yousfi integrazioaren arriskuez ariko zaigu (“unibertsaltasun deserrotua”) eta erresistentziarako deia egingo du hasieran. Jarraian, Mendebaldeko gaizkileen eta Inperioaren munstroen irudikapenak aztertuko ditu, eta Pariseko aldirietan zuria ez izatea zer den adieraziko du, nagusiki, rap talde pare baten jarduna eta ahotsa ekarrita. Azkenik, emakumeen parte hartzeaz gogoeta egingo du eta Douhaibik auzi hau Euskal Herrira hurbilduko du gibel solasean.
Palestinako genozidioa etorriko zaio gogora, agian, irakurleari. Batez ere hurrengoa irakurrita: “Gaur egun objektu mairu-musulmanaren asmakuntza da gerra iraunkorra eta azpiratze inperiala funtsatzen dituen eragile nagusia energia-baliabideetan oparoak diren eta gure bizitzak aurrerapen teknologikoz zein neurriz kanpoko kontsumoz hornitzen dituzten lurraldeetan”.
Azpiratuen arteko konplizitatearekin batera, zuritasuna landu behar dugu euskaldunok (zapalduak eta pribilegiodunak garen heinean) eta liburu honek bide hori urratzen lagundu ahal digu: horretarako eutsi beharko diogu konplizitate-paralelismoak —soilik— egiteko tentazioari eta gure botere-kokapenetik irakurri liburu honetako hitzak. Deseroso, kontziente eta gogoetatsu.
Denbora bizigarri baterako
Marina Garces
Irati Majuelo
Jostorratza eta haria
Yolanda Arrieta
Amaia Alvarez Uria
Haize begitik
Mikel Ibarguren
Ibon Egaña
Izen baten promesa
Hedoi Etxarte
Asier Urkiza
Zubi bat Drinaren gainean
Ivo Andritx
Aritz Galarraga
Panfleto bat atzenduraren kontra
Pello Salaburu
Mikel Asurmendi
Denboraren zubia
Iñaki Iturain
Aritz Pardina Herrero
Etxeko leihoak unibertsora
Alba Garmendia Castaños
Irati Majuelo
Izen baten promesa
Hedoi Etxarte
Joxe Aldasoro
Zahartzaroaren maparen bila
Arantxa Urretabizkaia
Aiora Sampedro
Aizkorak eta gutunak
Edorta Jimenez
Mikel Asurmendi
Amorante frantsesa
Miren Agur Meabe
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Oroi garen oro
Beatriz Chivite
Maialen Sobrino Lopez
Ahanzturaren aingerua
Maja Haderlap
Asier Urkiza