kritiken hemeroteka

8.313 kritika

« | »

Europa bezain zaharra / Joxe Azurmendi / Jakin, 2023

Atzoko oharrak biharko nazioari buruz Irati Majuelo / Berria, 2023-11-12

Europan barrena abiatu da Joxe Azurmendi filosofoa bere azken liburuan. Ez lehen aldiz, Europako pentsamendu tradizioak aski ezagunak baititu idazleak, ezta gai berri eta hausnargabeen bila ere, nazioa eta naziotasuna hartu baititu ardatz. Bizi oso bateko irakurgai eta oharrez baliatuta, zenbaitentzat zaharkitu irudi dezaketen auziez ari da, Zegamako idazleak ohiko duenez, baina, begirada beti gaurko eta etorkizuneko korapiloetan jarrita.

“Bidaiatuz nazionalismoa deskubritzen da, estatua bezain unibertsala baita”. Esaldi ezagunari buelta emanda, lan hau definitzeko gakoa ematen du idazleak. Esan bezala, nazioa eta nazionalismoa ditu ikergai liburuak; alabaina, nazio modernoak sortu aurreko topos eta errelato nazionalistetan jarri du arreta oraingoan. Hain zuzen ere, Erdi Aroko, Errenazimentuko eta Modernitatearen hastapenetako gatazka erlijioso-politikoak, barbarizazio prozesuak eta kolonizazioak aztertzera jo du filosofoak, eta horien bidez agerian jartzen du nazioa ez dela asmazio modernoa, baizik eta garaian-garaian moldatzen doan pentsamendu eta sentimendu multzoa, gizataldeek euren burua pentsatzeko darabiltena, sekulan ez gatazkarik gabea. Hots, nazio modernoak agortze bidean baldin badaude, naziotasunari buruz pentsatzeko bide eta molde berriak beharko direla argudiatzen du Azurmendik, nazio modernoen aurretik egon ziren gisan, horien amaierarekin ez baitira nazio-bulkadak agortuko.

Haritz Azurmendik egindako hitzaurrean, liburu hau Joxe Azurmendiren ibilbidearekin kontsonantzian eta koherentzian aurkezten da. Ildo horretan, zehaztu behar da ez dela euskal nazioari eta abertzaletasunari buruzko liburu bat. Baina modu batean hori ere bada, euskaldunei eta, oro har, nazio txikiei atxikitako topiko arbuiatzaileak era argian azaleratzen baititu ez-nazionalistak omen diren estatuen sortze mitoetan. Hori hala, gerora Espainia, Frantzia, Italia, Portugal eta Alemaniako nazionalismoetan sinbolo eta mito garrantzitsuak izan direnak aletzen ditu, gaur egunean irauten duten irudi eta sentimenduen jatorria argituz. Hiruko ezinbestekoa ageri da guztietan: erlijioa, hizkuntza, estatua.

Oharrak dira Azurmendiren lehengaia, urteetan zehar jasotako apunteak, ideiak, hausnarketak. Testua bera horien bidez eraikia da, aipu labur, hitz gutxikoen bilduma bailitzan, sarri erabat garatu gabeko pentsamenduz, irakurleari bide horretan ekiteko bultzada emanez. Askotariko testuek osatzen dute lan honen aberastasuna, bizialdi batean pilatutako jakintzaren lagina erakutsiz: filosofia, historia, arkitektura, literatura… Interesa duenak, marko teoriko bat baino askoz gehiago aurkituko du liburu honetan, betiere Azurmendiren hizkuntza eder eta hizkera berezkoak lagunduta.

Azken kritikak

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Amaia Alvarez Uria

Gerezi-denbora
Montserrat Roig

Asier Urkiza

Herriaren hezkuntza eta demokrazia
Nadezhda Krupskaia

Nagore Fernandez

Farorantz
Virginia Woolf

Aritz Galarraga

Markos Gimenoren 101 letrakartel
Joseba Sarrionandia

Mikel Asurmendi

Poesia kaiera
Giorgos Seferis

Irati Majuelo

Altxa, hildakoak
Fred Vargas

Joxe Aldasoro

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Artxiboa

2024(e)ko maiatza

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

Hedabideak