kritiken hemeroteka

8.795 kritika

« | »

Arrain hezur bat eztarrian / Olatz Mitxelena / Elkar, 2023

Esan gabekoak, gaizki esanak, berba gehiegikeriak Ainhoa Aldazabal Gallastegui / Argia, 2023-11-12

Igartza saria jasota, liburu hau da Olatz Mitxelenak argitaratu duen lehenbizikoa. Hamar errelatuk osatzen dute Arrain hezur bat eztarrian materiala; izenburu iradokitzaile eta portada erakargarriak ongi etorria egin eta sorpresaz betetako kutxa aurkituko du irakurleak orriotan.

Errelatuak beraien artean desberdinak izateagatik hari komun bat dute: eztarrian esan gabe geratzen diren hitzek, ahora pasa gabe trabatuta geratzen diren pentsamenduek, isiltasunek, komunikazio faltak eta gaizki-ulertuek harremanak baldintzatzen dituzte, aldatu, apurtu eta deseroso bihurtu. Errelatu bakoitzean, ordea, estrategia desberdina erabiltzen du autoreak pertsonaien arteko arrakala erakusteko:

Alde batetik, pertsonaien barne munduan murgiltzen gaitu autoreak. Pertsonaiek pentsatu eta sentitzen dutena urruti dago esan eta egiten dutenarekin. Horrela, irakurleak informazio osoa duen arren, pertsonaien artean amildegi emozionala, fisikoa, nola gertatzen den ikusiko dugu. Honen adibide dira Paperezko gorputzak, Hori dena zor dizut edo Botanika ikastaroa ipuinak.

Bestetik, egoera itogarriak aurkezten dizkigu autoreak pertsonaien arteko ulertu ezin hori girotzeko. Behe lainoa edo Katuka ipuinetan min fisikoa, botaka, kiratsa, ustela hitzak aurkituko ditugu. Nazka eta egonezina nahasten dira. Eta Oinordetzak ipuinean ere irribarre batek pertsonaiari eragiten dion nazka eta egonezina agertuko dira.

Gorputz barruetan gertatzen dena kanporantz egiten dutenarekin kontraesanean dago ipuinotan. Hauetako batzuetan autoreak egiten duen fantasiaren erabilerak egia eta gezurraren arteko mugak lausotzen ditu. Eta, gainera, kontatu duena benetan gertatu ote den zalantzan jartzeko gaitasuna dute.

Errelatu batzuek sorpresa eragiten dute, angustia, itolarria, amorrua, angustia. Barrea eragiten duenik ere bada, ironia fina erabiltzen baitu autoreak sarri. Ez dago epel utzi nauen istoriorik hala ere. Eta izugarri gozatu dut hitzek kontatzen dutenaz gain, esan gabe geratzen direnek iradoki didaten guztiaz ohartuta, hautatzen dituen irudien botereaz konturatuta. Loturak eta jolasak oso ongi josi ditu eta oso liburu borobila dela esango nuke. Hurrengoen zain geratuko gara, Olatz!

Azken kritikak

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama

Nagore Fernandez

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda

Maialen Sobrino Lopez

Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola

Mikel Asurmendi

Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras

Joxe Aldasoro

Erroen izerdia
Jone Bordato

Mikel Asurmendi

Zerua hemen
Oihana Arana

Maddi Galdos Areta

Odisea
Homero

Aritz Galarraga

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Maialen Sobrino Lopez

Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca

Amaia Alvarez Uria

Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo

Hasier Rekondo

Agerre
Juan Luis Zabala

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

Hedabideak