« Esan gabekoak, gaizki esanak, berba gehiegikeriak | Paradisuari, lurretik »
Paradisuaren kanpoko aldeak / Bernardo Atxaga / Pamiela, 2023
Genero literarioen mugarriak Paloma Rodriguez-Miñambres / El Diario Vasco, 2023-11-18
Bernardo Atxagak aurkezpen gutxi behar du irakurleentzat, ibilbide luze eta sariduna baitu. Obra honetara hurbiltzen denak topatuko ditu egilearen gai kuttunak, hala nola, heriotza, maitasuna edo beldurra, izenburutik bertatik iragarrita, modu triste nahiz umoretsuan.
Atxagak adierazi du aspaldi buruan zebilkion egitasmoa gauzatu duela liburu berrian literatur genero desberdinak uztartuz, etiketak jartzeari ihesi nahian. Izan ere, bost ataletan banatzen da obra hau, prosa, kontu autobiografikoak eta poesia jorratzen dituena.
Euskal tradizioari eginiko keinuak ahaztu gabe, forma narratiboak eta poetikoak era natural eta bikainean azaleratzen ditu. Hasierako tonu melankolikotik komikoagora igarotzen da, esaterako, Martuteneko espetxean eman zuen hitzaldiari buruzko pasartean bi ikuspegi kontrajartzen direnean. Batetik, sortzailearena, non ironiaren erabilera antzematen dugun idazleak entzuleen arreta bereganatzeagatik “pairatzen” dituen estualdiak irakurtzean —eta hor topikoa eta gogoeta literatura-sorkuntza eta harreraz, hau da, ze irakurgai, prosa ala poesia, izango den egokiena publiko horrentzat—. Bestetik, presoen errealitatea, prosaikoagoa (hitzaldian interesa izatearen plantak egin baina dirua besterik nahi ez duen presoa, bakarrik egoteko parada bilatzen duen bikotea, ustezko salataria izateagatik isolaturik dagoena…).
Zenbait mementutan artefaktu jostagarri bat plazaratu ote duen galdetzen diogu geure buruari, divertimento antzera. Dena dela, Atxagak heldutasunaren beste obra bat aurkezten digulakoan nago, zeinetan, umoreaz lagundurik, gaien unibertsaltasuna eta kontagintzaren teknikak ongi menderatzen dituela erakusten duen.
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi