kritiken hemeroteka

8.475 kritika

« | »

Spoon River Antologia / Edgar Lee Masters (Alain Lopez de Lacallle) / Balea Zuria, 2023

Izotz korrontea Jose Luis Padron / Bilbao, 2023-04

Edgar Lee Masters poeta estatubatuarraren Spoon River Antologia poesia lana ekarri du euskarara Alain Lopez de Lacallek. Balea Zuria argitaletxearekin agertu da plazara. Lehen aldiz eman zaigu euskaraz lan osoa, 2018an Gotzon Barandiaranek ale solteak itzuli zituen, baina ez poema-liburu osoa.

Alain Lopez de Lacallek 2017an hasi zen itzultzen, eta plazer hutsez. Poema bat itzuli zuen, gero beste bat eta, azkenik, poema-liburu osoa. Lee Mastersek 1915an idatzi, poesia amerikarraren abiapuntua jarri, amerikar galtzaileei ahotsa eman, ospea azkar irabazi, garaiko gizarte puritanoa aztoratu eta laster Estatu Batuetan historiako poesia libururik irakurriena bilakatu zen Spoon River Anthology, hain zuzen ere.

Beti azpimarratu izan da Spocm River Ipar Amerika erdialdeko nekazaritza herrixketako bizimodua gordin deskribatzen duen liburu bat dela, epitafio bilduma bat, berrehundik gora epitafio, hilerriko biztanle bakoitzak berea, hildakoek baliatzen dituztenak bizitzan zehar eta hil arte isilean eta ezkutuan gorde zituztenak botatzeko, sekretuak, miseriak, ilusioak, ametsak… herri ia osoaren zorioneko eta zoritxarreko kronika eginik: “Herri txiki, infernu handi” dio esaera zaharrak, eta hilerri mutu bateko ahots isilaraziak horrela lerro batzuetan Lee Mastersek piztu zituen bezala piztuta topatzeak, horrek originaltasun, indar poetiko eta interes guztia baldin badu ere, Spoon River Antologia hori baina askoz gehiago da.

Egileak begi aurrean jartzen dizkigun epitafio moduko poemen bitartez alegiazko herri baten istorioa ezagutzen dugu hildakoen ikuspuntutik, bai, baina Spoon River Antologia baserri munduaren suntsipena, kentzea edo desagertzea eta horrek eragin zuen gainbehera moral eta historikoaren lehen erakusleetako bat da ere, amets amerikarraren ifrentzua, Amerikako Estatu Batuak izeneko utopia estreinako aldiz itzulingururik gabe gainditu eta krudeltasun osoz azaleratu zuen literatur lan arrakastatsua.

Nik behintzat ospatu eta eskertzen dut Alain Lopez de Lacallek euskarara ekarritako izotz korronte liriko eta ironiko honetan bizi-bizi murgiltzeko aukera izatea.

Azken kritikak

Zero
Aitor Zuberogoitia

Amaia Alvarez Uria

Oihaneko ipuinak
Horacio Quiroga

Aiora Sampedro

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Mikel Asurmendi

Egurats zabaletako izendaezinak
Rakel Pardo Perez

Jon Jimenez

Antropozenoren nostalgia
Patxi Iturregi

Asier Urkiza

Barrengaizto
Beatrice Salvioni

Nagore Fernandez

Etxe bat norberarena
Yolanda Arrieta

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Lautadako mamua
Xabier Montoia

Aiora Sampedro

Berbelitzen hiztegia
Anjel Lertxundi

Mikel Asurmendi

Haize beltza
Amaiur Epher

Jon Jimenez

Coca-Cola bat zurekin
Beñat Sarasola

Asier Urkiza

Girgileria
Juana Dolores

Nagore Fernandez

Berlin Alerxanderplatz
Alfred Döblin

Aritz Galarraga

Teatro-lanak
Rosvita

Amaia Alvarez Uria

Artxiboa

2025(e)ko martxoa

2025(e)ko otsaila

2025(e)ko urtarrila

2024(e)ko abendua

2024(e)ko azaroa

2024(e)ko urria

2024(e)ko iraila

2024(e)ko abuztua

2024(e)ko uztaila

2024(e)ko ekaina

2024(e)ko maiatza

2024(e)ko apirila

Hedabideak