kritiken hemeroteka

8.768 kritika

« | »

Ekaitza eta beste 34 ipuin / Kate Chopin (Joxe Mari Berasategi) / Igela / Erein, 2022

Louisianako ‘madame’ eta ‘monsieur’-rak Amaia Alvarez Uria / Argia, 2022-09-11

Literatura Unibertsala bildumaren 181. aleak Kate Chopinen lana ezagutzeko modua ematen digu. Emakume idazle estatubatuar honen lanik ezagunena The Awakening (1899) eleberria da, bere garaian gutxietsia eta 60ko hamarkada arte baztertua izan zena. XIX. eta XX. mende arteko emakume batzuen kontzientzia hartzea da bere lanetan agertuko zaigun gai nagusia. Protofeminismoaren lan erreferentzialetako bat da, horrenbestez.

Chopinek XIX. mendearen amaieran idatzi zituen ipuinok, alargundu ondoren diru-sarrera bat izateko. Begirada kritikoarekin egindako bere garaiko argazkiak eskainiko dizkigu, ezkutukoa agerian utziz: “Jada ez zitzaion garrantzitsua begitantzen gizakien joan-etorria; munduan gora edo behera egitea; ezkondu edo hiltzea. Ez zen axola zori-kolpe batek dirua ematea edo kentzea. Hutsak eta ezdeusak iruditzen zitzaizkion munduak gizakiari entretenimendurako eskaintzen dizkion trepeta guztiak”.

Era berean, Ameriketako historia hobeto ezagutzen lagunduko digu liburu honek. Izan ere, inperio britaniarra eta espainiarra ez dira izan Amerika kolonizatu eta bertan arrastoa utzi duten bakarrak. Akadiarren edo kahunen komunitatea agertzen da narrazio hauetan. Hau da, kolono frantsesen ondorengo kreoleak. Hortaz, AEBetako hegoaldeko Louisianako frankofonoak dira pertsonaiak “jauntxo zuri”, “esklabo beltz” eta “bertako basati”-ekin batera.

Azkenik, beste hizkuntzak eta kulturak euskarara ekartzearen inguruan ere bi hitz esan nahiko nituzke. Itzulpengintzaren erronkak eta euskararen normalizazio eza dira partekatu nahi ditudan kezkak. Zenbait itzulpenetan euskara estandar jasoaren erabileraren nagusitasunak euskara hori ondo ezagutzen duten irakurleak eskatzen ditu eta, telebistako garai bateko bikoizketarekin gertatzen zen moduan, literatur lan itzuliak homogeneizatzeko arriskua dago.

Kasu honetan itzultzaileak lan handia egin duela ezin da ukatu, bereziki ahozkotasunaren adierazkortasuna lantzerakoan. Hala ere, aitortu behar dut, ahozkorako Goierriko hizkera hautatu izana arrotz egin zaidala eta denbora behar izan dudala ohitzeko. Ez da erraza normalizatu gabeko hizkuntza batean hautuak egitea eta bideak urratzea.

Azken kritikak

Turismoa
Asier Basurto Arruti

Maialen Sobrino Lopez

Geratzen dena
Ione Gorostarzu

Maddi Galdos Areta

Zerua hemen
Oihana Arana

Maialen Sobrino Lopez

Barne zerbitzuak
Katixa Agirre

Amaia Alvarez Uria

Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda

Joxe Aldasoro

Ni, laiko
Markos Zapiain

Aritz Pardina Herrero

Zure bazterrekoak
Cesare Pavese

Asier Urkiza

Termita
Garazi Albizua

Nagore Fernandez

Argazkiaren erabilera
Annie Ernaux

Maialen Sobrino Lopez

Café Mokka
Jabier Muguruza

Mikel Asurmendi

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Irati Majuelo

Basatiak
Maria Reimondez

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Zerua hemen
Oihana Arana

Paloma Rodriguez-Miñambres

Sekularizazioa Euskal Herrian
Joxe Manuel Odriozola

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

2025(e)ko iraila

2025(e)ko abuztua

Hedabideak