« Zapore minak oroimenean, eternitatea dastatu aldera | Amaiera bikaina »
Basairisa / Louise Gluck (Garazi Ugalde) / Elkar, 2021
Zale berriak egiten Aitor Francos / Bilbao, 2022-07
Iazko Jokin Zaitegi saria irabazi zuela eta, Garazi Ugalde poeta arduratu da Louise Gluck Nobelaren The Wild Iris liburua euskaratzeaz. Basairisa bezala agertu da, Elkarreko poesia bilduman, eta poeta estatubatuarra (New York, 1943) gure hizkuntzara itzuli den lehenbiziko aldia da. Liburuaren ingelesezko jatorrizko argitalpena Eco press-en atera zen, 1991ko udan. Oso laster helduko ziren kritikoen goraipamenak, eta 1993an Pulitzerra eskuratu zuen.
Itzulpena bikaina iruditu zait. Pre-Textos-en Eduardo Chirinosek argitaratu zuen gaztelaniazko bertsioan ikus zitekeen bezala, ez zen ariketa erraza, liburuak duen aberastasun semantikoaren egokitzea, behintzat, dituen irakurketa-dimentsio ugariak batera kontuan hartzea; izan ere izen-zerrenda oparoa da poemetan, adibidez, lore-izenen erabilerari begiratura. Itzultzaileak ez du lan lasaia izan euskarazko ordainen bilaketan.
Gluckek arreta gehiena gai mitologikoetatik hartutako iruditerietan jartzen du, unibertsalenak direlako. Gutxitan da konfesionala, esperientzia propioari dagokionean batez ere, autobiografia hutsa litekeenetik ihes egiten du, hausnarketa existentzialerako bidean. Iluna dirudi askotan, metafisikoegia, beharbada zaila gainirakurketa bakarrarekin osotasunean aditzeko. Glucken poesiaren tonu misteriotsuak, giza bizitzaren hustasuna eta ahalegin izpiritualaren bilakaera eta zentzua irudikatzen ditu.
Poemak modu isolatuan ezin dira ondo konprenitu, batzuk besteek ematen dieten noranzkoaren beharrean aurkezten zaizkigularik. Giza kondizioaren erreplika den lorategiaren metaforaren inguruan harilkatuko dira poemak. Batzuetan ahots poetikoa landareena da, beraien buruaz hitz egiten dutelarik. Hori bai, ahots poetikoaren polifonismoan benetan sartzeko, haratago joan behar du irakurleak, egileak elipsien menpe esan gabe utzi dituen gauzetara, erreferentzia ezkutuetara. Glucken poesia salbatzailea da, profetikoa, orojakilea. Ezaugarri estilistiko bat du bereziki: irudi boteretsuetara ohitu egin gaituela. Mintzaira, batzuetan, aginduzkoa da, otoitza litekeen zerbaitera eramaten gaituelarik. Gizonaren zalantza hilezkorrari galderak ekartzen dizkio, irakurleak erantzun diezaien.
Zero
Aitor Zuberogoitia
Amaia Alvarez Uria
Oihaneko ipuinak
Horacio Quiroga
Aiora Sampedro
Carvalho Euskadin
Jon Alonso
Mikel Asurmendi
Egurats zabaletako izendaezinak
Rakel Pardo Perez
Jon Jimenez
Antropozenoren nostalgia
Patxi Iturregi
Asier Urkiza
Barrengaizto
Beatrice Salvioni
Nagore Fernandez
Etxe bat norberarena
Yolanda Arrieta
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Lautadako mamua
Xabier Montoia
Aiora Sampedro
Berbelitzen hiztegia
Anjel Lertxundi
Mikel Asurmendi
Haize beltza
Amaiur Epher
Jon Jimenez
Coca-Cola bat zurekin
Beñat Sarasola
Asier Urkiza
Girgileria
Juana Dolores
Nagore Fernandez
Berlin Alerxanderplatz
Alfred Döblin
Aritz Galarraga
Teatro-lanak
Rosvita
Amaia Alvarez Uria