kritiken hemeroteka

8.528 kritika

« | »

Ene anaia femeninoa / Marina Tsvetaieva (Joxe Mari Berasategi) / Igela / Erein, 2022

Amazona anakroniko bat Nagore Fernandez / Berria, 2022-06-26

Edgar Allan Poe idazle (eta teoriko) entzutetsuak esango lukeen moduan, eserialdi bakar batean irakurtzeko obra apailatu du Erein argitaletxeak Igelarekin elkarlanean. Literatura Unibertsala bildumaren parte da Joxe Mari Berasategik euskarara ekarritako Marina Tsvetaievaren Ene anaia femeninoa eskutitz luzea. Hiru zati nagusitan ardaztu dute liburua: hasieran itzultzailearen oharra aurkituko du irakurleak, zeinetan protagonista dugun idazlearen biografia xehatzen den. Idazlearen lehen soslai horrek testuingurua eta markoa eskaintzen dizkio obrari, eskutitza idazten duen unean idazlea bere bizitzako zein unetan eta nola dagoen argitara ematen duen heinean. Gero dator obraren funtsa eta eskutitzean biltzen diren hausnarketa oro. Eta azken unean, Ghislaine Limonten 1989ko iruzkin bat dakar testuak, eta bertan Tsvetaievaren biografia literarioa eta mintzagai dugun obraren bilakaeraren zenbait datu ematen dira.

Marina Tsvetaievak Natalie Clifford Barney idazleari ondutako eskutitza dugu obraren funtsa, eta harreman lesbikoaren inguruko diskurtso eta hausnarketak dakartza lehen lerrora. Idazle eta pentsalari klasiko garaikidea dugu Tsvetaieva, eta oximoron horretan datza, nire ustez, idazlearen (eta obra honen) meritu handiena. Izan ere, liburuaren lehen edizioa 1918koa izan arren, aurkitu dugun pentsamoldeak ez dio garai eta testuinguru horri dei egiten, askoz ere ondorio eta kezka garaikideagoak mahaigaineratzen baititu. Euretako bat eraikitzen eta iradokitzen den emakume konstelazioaren ideia dugu: “[…] bigarrenean, arraza guziari, kausa guziari, emazte guziei bakar batengan” (34). Alegia, emakumeak gorputz kolektibo bakar bat bezala deskribatzen zaizkigu liburuan. Eta horren osagarri, aipatzen diren erreferente klasiko femenino (eta feminista) guztiak izenda daitezke; Safo, edo Amazona bera, esaterako. Azpimarragarria da, halaber, gizarteak eraiki dituen feminitate eta maskulinitate ereduak identifikatzeko eta argiro deskribatzeko egileak erakutsi duen gaitasuna, XIX. eta XX. mendeetako Errusian hazitakoa izanagatik; bai eta, amatasunaz eraiki duen diskurtsoa ere. Emakumeen arteko amatasun ezinezkoa salatzeaz gainera, “emakumeak=amak” binomio esentzialistaren indarra eta inposizioa agerian jartzen baititu.

Azkenik, itzultzailearen hautu linguistikoa ekarri nahiko nuke lerroetara; oraingo honetan, aitortu behar dut Tsvetaievaren hitzak oso urrun sentitu ditudala, urrunegi aukeran. Euskal literatura klasikotik hurbileko euskaratik dihardu itzultzaileak, eta ez dakit ez ote den erregistro jasoegia horren testuinguru intimo batetik idatzitako obra bat berridazteko. Dena den, erabilera linguistikoaren hautua gustu kontua baino ez dela ausartuko naiz esatera, aldaera horretan usatua denak biziki eskertuko baitu; eta ezin ukatuzkoa da, gainera, zuzentasunean eta aberastasun lexikoan itzultzaileak egin duen lan fina.

Dudarik barik, Marina Tsvetaieva aitzindarietako bat ere badela erakusten digu mintzagai dugun obrak. Aitzindaria emakume idazle/sortzaile bezala ez ezik, bere lanetan tartekatzen diren hausnarketa feministengatik ere. Aitzindari ahaztua.

Azken kritikak

Izena eta izana
Jon Gerediaga

Asier Urkiza

Amok
Stefan Zweig

Nagore Fernandez

Auzo madarikatua
Felix Urabayen

Jon Jimenez

Lur jota Parisen eta Londresen
George Orwell

Amaia Alvarez Uria

Olatuak sutzen direnean
Haritz Larrañaga

Joxe Aldasoro

Bisita
Mikel Pagadi

Mikel Asurmendi

Lur jota Parisen eta Londresen
George Orwell

Asier Urkiza

Eresia
Goiatz Labandibar

Nagore Fernandez

Carmilla
Joseph Sheridan Le Fanu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Borrero txiki bat
Xabier Mendiguren

Mikel Asurmendi

Puntobobo
Itxaso Martin Zapirain

Jon Jimenez

Txori Gorri. Andre siux baten idazlanak
Zitkala-Sa

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Profilak (Mugetan barrena)
Amaia Iturbide

Paloma Rodriguez-Miñambres

Paradisuaren kanpoko aldeak
Bernardo Atxaga

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2025(e)ko ekaina

2025(e)ko maiatza

2025(e)ko apirila

2025(e)ko martxoa

2025(e)ko otsaila

2025(e)ko urtarrila

2024(e)ko abendua

2024(e)ko azaroa

2024(e)ko urria

2024(e)ko iraila

2024(e)ko abuztua

2024(e)ko uztaila

Hedabideak