« Zortzi karnaba | Eta maitasunaren iraultza? »
Jende normala / Sally Rooney (Irene Aldasoro) / Alberdania, 2020
Anormaltasuna Ainhoa Aldazabal Gallastegui / Argia, 2021-03-14
300 orrialde pasatxoko liburua hartu eta alfergura eman dit, zin dagit. Denboraz estu nabil azkenaldian eta gustuko izango dudan ez dakidan liburu luze bat hartzeak nagia eman dit. Hala ere, azal erakargarria dauka, kolore deigarriak ditu eta badirudi liburua deika ari zaidala.
Liburua irakurtzen hasi eta azkar harrapatu naute aurreiritziek: gazteagoentzat izango da agian? Institutu garaiko liburua irakurriko ote dut bada? Nik istorio hau irakurria dut jada… Horrelako pentsamenduek hartu dute nire burmuina eta nago, zuotako batzuei ere gerta dakizukeela. Hala ere, bi eserialdi nahikoa izan ditut liburua irakurtzeko, jateko.
2011ko urtarriletik 2015eko otsailerainoko tartea kontatzen digu liburuak. Bi daten artean denbora-salto handiak nabarituko ditugu eta denboraren joanarekin batera protagonisten bizimodu aldaketak ikusten joango gara. Marianne eta Conell dira orriok beteko dituzten pertsonaiak. Hazten ikusiko ditugu. Nola hazi ginen gogoratuko dugu eta beraiekin haziko gara. Irakurle gisa gauza berezi bat gertatu zait: azkenengo orrialdeetara iristean ahaztu egin zait liburu hasieran institutu garaian zeudela. Hau da, liburuak, pertsonaiek, eraman egin naute. Orainera eraman naute. Irakurle gisa gertatu zaidanak eman dio kritikariari pista: denboraren joana adierazteko kontatzen dizkigun pasarteak aproposak dira.
Marianne, Conell eta beste guztiak oso jende normala dira. Eguneroko gauzak egiten dituzte: esnatu, dutxatu, kafea berotu, larrutan egin, eskolara edo unibertsitatera joan, edan, lagunekin egon, haserretu… Baina liburuak aurrera egin ahala bakoitzaren anormaltasunak ikusiko ditugu: zalantzak, komunikatzeko zailtasunak, erabakiak hartzeko ausardia falta, beldurrak eta norbere lotsak. Anormaltasun horrek egiten ditu pertsonaiak erreal eta haragizko. Barne mundu zabal eta sakona dutela garbi dago.
Normaltasunez bizi den jende anormalaren kontakizuna da. Hari horri tiraka kontatzen zaizkigu hainbat eta hainbat azpigai, tramaren garapenean garrantzirik izan ez arren karga ematen diotenak. Bortitza, gogorra, sakona da, baina arintasunez, maitasunez eta goxotasunez idatzia; helduak eta normalak izan nahi duten pertsonaien ahotik. Denok bezala, haurrak eta anormalak direnen eskutik.
Euskarara bikain ekarria Irene Aldasororen luman.
Zero
Aitor Zuberogoitia
Amaia Alvarez Uria
Oihaneko ipuinak
Horacio Quiroga
Aiora Sampedro
Carvalho Euskadin
Jon Alonso
Mikel Asurmendi
Egurats zabaletako izendaezinak
Rakel Pardo Perez
Jon Jimenez
Antropozenoren nostalgia
Patxi Iturregi
Asier Urkiza
Barrengaizto
Beatrice Salvioni
Nagore Fernandez
Etxe bat norberarena
Yolanda Arrieta
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Lautadako mamua
Xabier Montoia
Aiora Sampedro
Berbelitzen hiztegia
Anjel Lertxundi
Mikel Asurmendi
Haize beltza
Amaiur Epher
Jon Jimenez
Coca-Cola bat zurekin
Beñat Sarasola
Asier Urkiza
Girgileria
Juana Dolores
Nagore Fernandez
Berlin Alerxanderplatz
Alfred Döblin
Aritz Galarraga
Teatro-lanak
Rosvita
Amaia Alvarez Uria