« Historia mindua, zauri irekia, saio argigarria | Haserrea mendeku bila »
Atezainaren larria penalti-jaurtiketan / Peter Handke (Jose Mari Berasategi Zurutuza) / Elkar, 2020
Munduan arrotz Javier Rojo / El Diario Vasco, 2021-02-06
Polemika politikoen gainetik Peter Handke idazle garrantzitsua da, kontuan hartu behar diren horietakoa. Euskal literaturaren kasuan garai batean haren eragina nabarmena izan zen, batez ere 80ko hamarkadan orduan gazteak izan ziren hainbat idazleren literatur ibilbideen hasierak ulertzekotan. Horrexegatik beti pozgarria da haren liburu baten itzulpena irakurtzeko aukera izatea, kasu honetan “Atezainaren larria penalti-jaurtiketan”. Argumentuaren abiapuntuan pertsonaia eta haren egoera aurkezten zaizkigu. Josef Bloch, futbol atezain ohia, bere garaian ospetsua izan zena, lanetik bota dute, eta hirian zehar ibiltzen hasi da. Hirian egiten dituen ibilaldi horietan ematen du pertsonaiaren eta munduaren artean etendura handia dagoela. Gertatzen zaizkionak, egiten dituenak eta ikusten dituenak xehetasun handiekin azalduta agertzen dira lekuko objektibo gisa funtzionatzen duen narratzaile baten bidez. Baina gertakari horiek guztiek gehienez asperdura bezalako atsekabea eragiten diote. Mundu batean sartuta dagoelarik, protagonista ez da bereziki inplikatuta sentitzen munduan gertatzen diren horiekin. Eta gertakarien azalean geratzen denez, ezinezkoa zaio horien atzean dauden inplikazioak ulertzea. Ez da pertsonaia erromantikoa, zeren inguruaren eta beraren artean ez baita lehia berezirik gertatzen, ez baitago munduaren aurka borrokan, inguruarekiko isolamendu emozionalean baizik.
Norabide zehatzik gabeko gertakarien segida honetan, argumentuaren hariak berez garrantzi handirik ez duenekoan, pertsonaiak munduan egoteko duen era jartzen da erdigunean, eta horretan ezinezkoa da arroztasun existentzialaren sinbolizazioa ez topatzea. Bestalde, itzulpena dela eta, esan behar da ez dela Joxe Mari Berasategi itzultzailearen eskua nabaritzen, eta hauxe da itzulpen batez egin daitekeen laudoriorik hoberena.
Etxe bat norberarena
Yolanda Arrieta
Jon Jimenez
Zebrak eta bideak
Nerea Loiola Pikaza
Nagore Fernandez
Zoo
Goiatz Labandibar
Asier Urkiza
Hetero
Uxue Alberdi
Joxe Aldasoro
Euri gorriaren azpian
Asier Serrano
Paloma Rodriguez-Miñambres
Galbahea
Gotzon Barandiaran
Mikel Asurmendi
Bihotz-museo bat
Leire Vargas
Irati Majuelo
Lagun minak
Jon Benito
Mikel Asurmendi
Francesco Pasqualeren bosgarren arima
Unai Elorriaga
Jon Jimenez
Neska baten memoria
Annie Ernaux
Asier Urkiza
Lautadako mamua
Xabier Montoia
Nagore Fernandez
Bihotz-museo bat
Leire Vargas
Bestiak Liburutegia
Rameauren iloba
Denis Diderot
Aritz Galarraga
Neska baten memoria
Annie Ernaux
Paloma Rodriguez-Miñambres