« Emakume burutsu eta ausartak | Maite dut Dovlatov »
Nik kantatu eta dantza egiten du mendiak / Irene Sola (Joxan Elosegi) / Alberdania, 2020
Mendiarekin jolas-solasean Amaia Alvarez Uria / Argia, 2020-12-20
Nik kantatu eta dantza egiten du mendiak eleberria iaz kaleratu zen katalanez. Lan honekin Irene Solàk, idazle izateaz gain artista plastikoa denak, lau sari irabazi ditu orain arte. Azkena Europar Batasunaren literatura saria izan da eta horri esker Joxan Elosegik itzuli eta Alberdaniak argitaratu du aurten.
Solàk elkarrizketa batean esan du ederto pasa zuela liburu hau idazten, jolasa eta esperimentazioa izan dela berarentzat ariketa literario hau. Eta hortik dator liburu honek duen alderik erakargarriena. Ohituta gaude ahots narratzaileen bidez munduak eta pertsonak ikuspegi desberdinetatik ikusten. Baina oraingoan ikuspegiak askoz ugariagoak dira, eleberri korala izateaz gain, ez direlako pertsonak narratzen duten bakarrak. Espirituak, animaliak eta natura ere izango direlako kapituluetan barna irakurlea gidatuko dutenak. Bestelako ikuspegiak, bestelako hizkerak, bestelako iruditeriak izango ditugu orriotan.
Mendialdeko bizitza(k) d(ir)a liburu honetako protagonista, Pirinio katalaneko historia eta mitologia zehazki. Horretarako bertako gertaera historikoak, ipuinak eta kondairak harilkatu ditu idazleak eta eleberria hala osatu. Bertan bizi eta hil diren hainbat belaunalditako pertsonaiak agertzen eta desagertzen zaizkigu. Batzuk menditik herrira edo hirira joan dira, besteek alderantzizko bidea egin dute. Bizimodu tradizionala eta “alternatiboa” dutenak auzokide dira, mendiko izaki mitologiko, bizitza eta heriotzaren arteko mamu, basoko animalia eta landareekin batera. Mendikatea bera ere pertsonaietako bat da eta bere ahotsa entzungo dugu eleberriaren erdigunean.
Beste begi batzuekin naturari begiratzeko eta naturan kokatzeko saiakera honen harira, burura etorri zaigu Latinoamerikako feminismo komunitarioaren diskurtsoa. Haien hitzetan, gorputza eta lurra bat dira eta bien defentsan dihardute. Liburu honetan lotura hori ikus daiteke, zentzumenak esnatzen dira eta gorputzean aztarnak geratzen dira bertako biztanleak mendian gora edo basoan barna ibiltzen direnean. Aberastasun eta irudimen ariketa honek ordea irakurle aktiboa eskatzen du, hitzei jarraitu eta loturak egingo dizkiena. Prest zaude?
Etxe bat norberarena
Yolanda Arrieta
Jon Jimenez
Zebrak eta bideak
Nerea Loiola Pikaza
Nagore Fernandez
Zoo
Goiatz Labandibar
Asier Urkiza
Hetero
Uxue Alberdi
Joxe Aldasoro
Euri gorriaren azpian
Asier Serrano
Paloma Rodriguez-Miñambres
Galbahea
Gotzon Barandiaran
Mikel Asurmendi
Bihotz-museo bat
Leire Vargas
Irati Majuelo
Lagun minak
Jon Benito
Mikel Asurmendi
Francesco Pasqualeren bosgarren arima
Unai Elorriaga
Jon Jimenez
Neska baten memoria
Annie Ernaux
Asier Urkiza
Lautadako mamua
Xabier Montoia
Nagore Fernandez
Bihotz-museo bat
Leire Vargas
Bestiak Liburutegia
Rameauren iloba
Denis Diderot
Aritz Galarraga
Neska baten memoria
Annie Ernaux
Paloma Rodriguez-Miñambres