« Zinemak bezala | Inon ez, inoiz ez »
Mihia aske / Elias Canetti (Ibon Uribarri Zenekorta) / Erein-Igela, 2013
Europa Eneko Barberena / goiena.eus, 2020-06-16
Aitaren partetik turkiar pasaportea. Amaren jatorria Livornon. Bulgarian jaioa, Manchester, Viena eta Zurichen hezia. Senide denak sefardiak, gaztelania izoztuaren jabe. XX. mendearen hastapenetan iragana hatz puntekin uki zitekeen.
Bulgarieraz eta gaztelaniaz aurreneko hitzak esan, ingelesez irakurtzen hasi eta alemanez trebatu. Elias Canettik zainetan du Europa.
Mihia aske da 65 urterekin idazteari ekin zien memorien aurreneko atala, bere haurtzaro eta nerabezaroari dagokiona. Erein eta Igelak argitaratua 2013an eta Ibon Uribarri Zenekortak itzulia, momentu batzuetan trebezia handiz.
Canettik bera eta bere familia biluzten ditu, beraien izaera, egunerokotasuna eta familia barruko tentsioa tradizioaren (negozio gizonena kasu honetan) eta horri ihes egin nahiko dion aitarena.
Gerra Handiaren urteak dira eta zeharka iritsiko zaigu kainoi hotsen oihartzuna. Baita gero tragedian mamituko zen antisemitismoaren hedatzea. Canettik amarekin duen harremana, hezkuntza eta egile klasikoei ematen dien garrantzia, bere familiaren konposizioa, mugak lausoagoak ziren sasoia… %100 Europa da, teknokraziak oraindik irentsi ez zuen terminoa.
Nik gehien gozatu dudana hasiera izan da, Danubio ertzeko Rutschuk koloretsuarekin. Bukaeran astunxeago, irakasleei ematen dien garrantzia zeremoniatsu eta guzti. Hasierako pasarte bat dakarkizuet, bere amaren familia lerro gutxitan nola deskribatzen duen: Beraz, jatorri espainiarrekoa ez ezik leinu diruduna ere bazen amarena. Nire familian eta bereziki amarenean ikusi nuen nolako eragina daukan diruak jendearengan. Dirua gogotsuago bilatzen zutenak ziren okerrenak nire begietan. Diru irrikatik jazarpen maniara doan bideko geltoki guztiak ezagutu nituen.
Zorrotza da Canetti, batez ere bere buruarekin. Hala behar du izan, ze tristea baita hirugarrenari buruz temati aritzea norbera albo batean utziz.
Zero
Aitor Zuberogoitia
Amaia Alvarez Uria
Oihaneko ipuinak
Horacio Quiroga
Aiora Sampedro
Carvalho Euskadin
Jon Alonso
Mikel Asurmendi
Egurats zabaletako izendaezinak
Rakel Pardo Perez
Jon Jimenez
Antropozenoren nostalgia
Patxi Iturregi
Asier Urkiza
Barrengaizto
Beatrice Salvioni
Nagore Fernandez
Etxe bat norberarena
Yolanda Arrieta
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Lautadako mamua
Xabier Montoia
Aiora Sampedro
Berbelitzen hiztegia
Anjel Lertxundi
Mikel Asurmendi
Haize beltza
Amaiur Epher
Jon Jimenez
Coca-Cola bat zurekin
Beñat Sarasola
Asier Urkiza
Girgileria
Juana Dolores
Nagore Fernandez
Berlin Alerxanderplatz
Alfred Döblin
Aritz Galarraga
Teatro-lanak
Rosvita
Amaia Alvarez Uria