« Arteaz, bizitzeaz | Nobela errealista bat »
Miñan / Amets Arzallus Antia / Susa, 2019
Miñan Arrate Beristain / Aizu!, 2020-09
Ibrahima Balderi entzuten jarri gaitu Amets Arzallusek, mahai baten bueltan. Haren istorio gordina jarri digu begien pare, migratzaile bakoitzak baitauka sorterria atzean uztera behartu duen bizipen lazgarria, mundu zabaleko hedabideek aldiro gizatasuna kenduta erakusten dizkiguten horietakoa, hain zuzen ere. Balde miñan-en (protagonistaren pular ama hizkuntzan neba-arreba txikia esan nahi du) atzetik abiatu zen, eta Ginean eraikitzen ari zen bizitzaren ametsa albo batera utzi behar izan zuen. Bilaketan, kilometro amaigabeetan zehar, etsipena, beldurra, gosea, egarria… eta, jakina, mina ere sentitu zituen. Anaia topatzea helburu, bere pausoen segidan katramilatu eta Europara heldu zen, nahiz eta hori ez zen bere nahia, inondik inora. Arzallusek Balderi ahotsa eman nahi izan dio, Afrikako ahozko tradizioan zuzenean gurekin mintza dadin: erraz bezain sakona den berbaeran. Irakurketa erraza da, dudarik gabe. Are gehiago, irudi liezaguke konplexutasun handirik gabeko literatura dela; errealitatean, ordea, lerroen artean narrazio sakona dago, emozionalki bizitzen errazak ez diren egoerei buruzkoa, baita gertutik ezagutzeko zailak direnen gainekoak ere. Hala eta guztiz ere, Balde kikildu ez, eta ausardiaz mintzo zaigu, soari eutsiz. Haren hitzetan, bi begiekin egin behar da berba, bestela hitzak erori egiten direlako
Izena eta izana
Jon Gerediaga
Asier Urkiza
Amok
Stefan Zweig
Nagore Fernandez
Auzo madarikatua
Felix Urabayen
Jon Jimenez
Lur jota Parisen eta Londresen
George Orwell
Amaia Alvarez Uria
Olatuak sutzen direnean
Haritz Larrañaga
Joxe Aldasoro
Bisita
Mikel Pagadi
Mikel Asurmendi
Lur jota Parisen eta Londresen
George Orwell
Asier Urkiza
Eresia
Goiatz Labandibar
Nagore Fernandez
Carmilla
Joseph Sheridan Le Fanu
Paloma Rodriguez-Miñambres
Borrero txiki bat
Xabier Mendiguren
Mikel Asurmendi
Puntobobo
Itxaso Martin Zapirain
Jon Jimenez
Txori Gorri. Andre siux baten idazlanak
Zitkala-Sa
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Profilak (Mugetan barrena)
Amaia Iturbide
Paloma Rodriguez-Miñambres
Paradisuaren kanpoko aldeak
Bernardo Atxaga
Mikel Asurmendi