kritiken hemeroteka

8.544 kritika

« | »

Gaitzaren loreak / Charles Baudelaire (Patxi Apalategi) / Balea Zuria, 2020

Bestelako edertasuna Javier Rojo / El Diario Vasco, 2020-05-23

Argitarapenei dagokienez ere parentesia suposatu duen negu hau (eta ikusiak ikusita udaberri hau) baino lehenago argitaratutako itzulpenen artean Baudelaire-ren “Gaitzaren loreak” topatzen dugu, Patxi Apalategik 1861eko argitarapenean, hots, jatorrizkoaren bigarren argitarapenean, oinarrituta egindako bertsioa. Gauza jakina da Baudelaire-ren liburuak aldaketa inplikatu zuela poesiaren bilakaeran, molde berriak eta batez ere ikuspuntu itxuraz apurtzailea eskaintzen baita bere poemetan, aurkezten dituen osagaien sinbolismoan oinarrituta. Jainkorik gabeko mundua azaltzen zaigu liburuan edo, bestela esanda, bere testuetan jainkotasuna izaera aldatuta agertzen da. Izan ere, poeta bera jainkoen pare jarrita, unibertsoaren sorrera bere eskuetan geratzen da, poesiaren bidez. Baina poetak sortu ditzakeen munduak urrun daude materialtasunetik eta lehengaiak bestelakoa izan behar duenez edertasuna jartzen da transzendentziaren erdigunean. Denborak aldatzerik ez duen edertasun hau heriotzaren gainetik ere altxatzen da. Edertasunaren ideia honek, dena dela, politak direla pentsatzen dugun gauzen mugetatik haraindi jotzen du, eta munduaren alderdi marjinaletan topatu daitezke horren aztarnak, poeta hiriko kaleetan zehar noraezean eta alderrai dabilelarik, ikusten duen guztiari ohar. Liburu honek bere garaian eskandalu handia sortu omen zuen. Gaur eguneko hizkeran esanda ez bide zen oso politikoki zuzena, gaur egun iskanbilaren arrazoia ulertzea zaila gertatzen den arren. Itzulpena dela eta, esan behar da Apalategi jatorrizkoaren eskema metrikoak, ahapaldiak-eta, errespetatzen saiatu dela. Horren ondorioz, batzuetan neurri eta errimak egokitzeko ahaleginean itzulpenak pixka bat behartuta eman dezake. Hau, ordea, salbuespena da, gehienetan asmatu izan baitu, itzulpenari tonu modernista emanez.

Azken kritikak

Oihaneko ipuinak
Horacio Quiroga

Jon Jimenez

Reset
Aitziber Etxeberria

Mikel Asurmendi

Baden verboten
Iker Aranberri

Jose Luis Padron

Gizaberetxoak gara
Mikel Urdangarin Irastorza

Jon Jimenez

Iragan atergabea
Julen Belamuno

Hasier Rekondo

Haragizko erreformak
Mari Luz Esteban

Mikel Asurmendi

Eusqueraren Berri onac
Agustin Kardaberaz

Gorka Bereziartua Mitxelena

Juana
Jon Artano Izeta

Mikel Asurmendi

Kontra
Ane Zubeldia Magriñá

Jon Jimenez

Simulakro bat
Leire Ugadi

Maddi Galdos Areta

Carmilla
Joseph Sheridan Le Fanu

Ibon Egaña

Kontra
Ane Zubeldia Magriñá

Paloma Rodriguez-Miñambres

Patrizioak eta plebeioak
Kepa Altonaga

Mikel Asurmendi

Turismo hutsala
Fito Rodriguez

Asel Luzarraga

Artxiboa

2025(e)ko abuztua

2025(e)ko uztaila

2025(e)ko ekaina

2025(e)ko maiatza

2025(e)ko apirila

2025(e)ko martxoa

2025(e)ko otsaila

2025(e)ko urtarrila

2024(e)ko abendua

2024(e)ko azaroa

2024(e)ko urria

2024(e)ko iraila

Hedabideak