kritiken hemeroteka

8.670 kritika

« | »

Ezagutzaren matazak / Emagin / Susa, 2018

Espektro bat euskal letretan Ibai Atutxa Ordeñana / Argia, 2019-04-14

Ezagutzaren matazak liburuari buruz hitz egiteko dramatikoegi jarriz gero kritika hau hasiko nuke esanez: “Espektro bat dabil euskal letren plazan”. Misterioa jarraian argituko nuke: “Espektro hori da sorkuntza kolektiboa”. Alta, ez dago dramatiko jartzeko beharrik eta agian adibide xinple batzuk aski dira esan nahi dudana adierazteko.

Ezagutzaren matazak Emaginek kolektiboki sortutako liburua da, baina ez da gisako bakarra. Badago adibidez Bilgune Feministaren Trans-sexualitateak. Kontua feminismoan bukatzen dela uste duenak laster aurkituko du Gasteizko Gaztetxeak urteurrenaren aitzakiarekin idatzitako liburua. Tendentzia herri mugimenduetara mugatzeko tentatuta dagoena ere erratuta legoke. Hor daude adibidez, Txakur Gorriako lagunak eta Tupust komikia. Eta tira, irakurtzen zabiltzan Argia honek ere ez dauka zuzendaririk ardurak taldearen artean banatu dituztelako.

Agian merezi du pentsatzea ari dela zerbait gertatzen euskal letren plazan, eta zerbait horren baitan, Ezagutzaren matazak-ek kokagune bereizitik hitz egiten duela. Izan ere, besteek ez bezala, ezagutza kolektibo hori eraikitzeko moduetan jartzen du arreta Emaginen testuak. Hortaz, ez soilik kolektibotik, baizik eta kolektiboaz hitz egiten digu. Emantzipazioaz, herrigintzaz, akademiatik sortutakoen kezkez, metodologia feministaz, kidetzeko beharraz, erabateko autonomiaren mitoaz eta aditu eta arituen bereizketaz jantziko da irakurlea kapitulu ezberdinetan zehar.

Sarrera eta ondorioez gain, liburuak bi atal nagusi ditu. Matazaren hari-muturrak atalean irakurleak lekukoaren tokia hartzen du. Testuak lortzen du Emagineko lan saio batean parte hartzen ari zarela sentiaraztea beste hamar kiderekin batera. Hari bilketak kapituluak lau ikerle-aktibistarekin kontrastatzen ditu esandakoak. Hemen ere irakurlea zuzeneko ikusle sentitzen da ezagutza kolektiboaren eraikuntzan.

Nik neuk gozatua hartu dut liburua irakurtzen. Iruditu zait pentsamendu kritikoa nondik dabilen eta norantz doan ezagutzeko aukera paregabea dela. Eta aukera da liburuak egiten digun deiari erantzun eta lekuko izatetik parte hartzaile izatera igarotzeko.

Azken kritikak

Bakea, bakea
Xabier Montoia

Asier Urkiza

Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena

Nagore Fernandez

Martxoak 3
Jon Martinez Larrea

Maialen Sobrino Lopez

Silueta
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Etxe bat Husaviken
Uxue Juarez

Irati Majuelo

Guztia urruntzea da
Hasier Larretxea

Paloma Rodriguez-Miñambres

Diesel
Bertol Arrieta

Joxe Aldasoro

Zer egin Miranderekin?
Askoren artean

Mikel Asurmendi

Sakelako bihotzak
Julen Apella

Asier Urkiza

Ni, laiko
Markos Zapiain

Nagore Fernandez

Zorretan
Agurtzane Intxaurraga

Maialen Sobrino Lopez

Haurdunaldi oharrak
Yoko Ogawa

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Sakelako bihotzak
Julen Apella

Jon Agirre

Emognosia
Mitxelko Uranga

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

2025(e)ko iraila

2025(e)ko abuztua

2025(e)ko uztaila

2025(e)ko ekaina

2025(e)ko maiatza

2025(e)ko apirila

Hedabideak