« Espektro bat euskal letretan | Idazleen gorputzak eta atze-oihalak »
Katigatu ninduzun librea nintzena / Laura Uruburu / Labayru, 2018
Zurian beltz Joannes Jauregi / Berria, 2019-04-14
Zurian beltz aritzea da idaztea, eta bikromia horren inguruan ardaztu dira sorkuntzaren inguruko metafora ugari. Sortzea omen da zuri eternal horri hitzak ebastea, arrasto beltzak eranstea, oro beti ex nihilo. Baina zurian beltz aritzen denak oso gertu du zuri-beltza, histasuna, hutsune sortzaile horri kolorerik jezten asmatzeko ezina.
Dolu beltzetik abiatzen da Laura Urubururen eleberria, eta psikiatrikoko hormaren zurian amaitzen. Haurra galdu berri duen emakume baten samina kontatzen digu, haurraren hiletan bertan hasita; hortik aurrera, dolu prozesuaren berri ematen zaigu, egunez egun, astebetez. Ia nobela osoa hartzen du lehen parte horrek; bigarrenean, berriz (azken 40 orrietan), hala moduzko ondorio batera ailegatzen da istorioa, eta ordura arte gero eta sarriago agertu zaigun melodraman murgiltzen.
Izan ere, nobela hau melodrama hutsa da. Haurraren galeraren saminetik hasi, eta Edhen maitalearekiko amodio istorioan barrena, harik eta gainbehera psikologikoan murgildu arte; dena dago sentimentalkeria hanpatuz beterik. Bere horretan, horrek ez du kalterik, baldin eta kontrakarrean daukagun istorioa eta pertsonaiak aberasten baditu. Alabaina, inpresioa dut ezen, melodrama nobelaren beste elementu horietara egokitu beharrean, melodrama bera izan dela xede nagusia, eta nobela osoa melodrama hanpatu horren zerbitzura eraiki dela. Ondorioz, gabezia nabariak daude argumentuan, pertsonaien aurkezpenean eta garapenean eta girotzean bertan. Zer esanik ez kontaeran. Narratzailearen ahotsa ere trakets samarra da, eta nabaria da ez dela gauza nobelaren melodrama guztia jasateko. Hori konpontze aldera, egileak bi elementu txertatu ditu (ez oso txukun, aukeran) narratzailearen osagarri: batetik, Elbak tarteka grabagailu batean grabatzen dituen gogoetak, zeinak ia monologo teatral gisa funtzionatzen baitute; bestetik, Elbaren koadernoko idatziak, zeinek, flashback modura, haren iraganeko hainbat gertaeraren berri ematen baitigute. Narratzailearen osagarriok, baina, ez dute melodrama halako lirismo batean indartzea beste helbururik (edo emaitzarik), eta ez dut uste horretarako beharrik zegoenik. Testua bera lekuko: “Edhen, zure ezpainen eztian, nire sugarra / zure begietan eroaren indarra, / nireetan samurtasunaren isla, // zure hasperenak nire negar-zotin eta zizpuruen konpasean, / zure gorputza, amatatzen ez den sua […]”.
Sentimentalkeria hainbeste puztuta, eta batez ere gutxieneko tekniko batzuei itzuri eginda, zaila da nobelari eustea. Sarritan kritikatzen ditugu (eta arrazoiz, nik uste) bestseller literaturaren gatzgabea, eskema errepikakorrak, argumentu aurreikusgarriak eta errazkeriarako joera orokorra. Baina eskema horien azpian gutxieneko irizpide tekniko batzuk daude, zeinek, originaltasun estetikoaren bidetik antzuak izan arren, nobela funtzionarazten baitute entretenimenduaren esparruan behintzat. Uste dut zenbaitetan hobe dela irizpide horiei atxikitzea eta nobela erdipurdiko baina entretenigarri bat ontzea, melodrama hanpatuaren bidetik bada ere, horretan lirismoa lortu nahian porrot egitea baino.
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez