kritiken hemeroteka

8.822 kritika

« | »

Ez erran deus / Jon Arretxe / Erein, 2018

Afrikar bat Euskal Herri “sakonari” begira Estibalitz Ezkerra / Gara, 2019-04-13

Detektibe hitza ingelesezko to detect aditzetik dator: Oxford ingelesezko hiztegiaren definizioaren arabera zerbaiten existentzia edo presentzia aurkitzea edo identifikatzea; hauteman; zerbait aurkitu edo ikertzea. Detektibe generoko nobeletan ikerketaren abiapuntua krimen bat izan ohi da, baina erruduna aurkitzea bezain garrantzitsua edo garrantzitsuagoa da “egia” bilatzeko prozesuan krimena gertatu den gizartearen gainean nobelok egiten duten diagnostikoa. Azken batean, krimenak ez dira berez gertatzen; errealitate konplexuagoen sintoma dira. Duela zazpi urte “19 kamera”-rekin (2012) Jon Arretxek abian jarritako nobela beltz sortan, Euskal Herriari egiten zaio diagnostikoa eta diagnostikoaren egilea, berriz, beharrak eta ertzainen presioak jota behin-behineko detektibe lanak egitea egokitu zaion Toure da. Burkina Fasokoa da jatorriz Toure, Mediterraneo itsasoa pateraz zeharkatu ostean Euskal Herrian finkaturiko dokumentu gabeko adin ertaineko gizona. Bilboko San Frantzisko auzoan igaroko dituen urteetan denetariko egoeren eta gertaeren lekuko izango da. Haien bidez dokumentu gabekoen errealitate gordina agerian uzteaz gain euskal gizarte, ekonomia eta politikaren argi-ilunak azaleratzen ditu afrikarrak.

Toure protagonista duten nobeletan seigarrena dugu “Ez erran deus”. Aurreko lanekin konparatuta berrikuntza bat dakar nobela honek: oraingo honetan kokalekua ez da Bilbo, Nafarroako Pirinioak baizik. Hots, hiritik landa-eremura darama Arretxek trama. Bizkaiko hiriburuko giroa gehiegi konplikatu da Tourerentzat eta Orbera jotzen du, denboraldi batez desagertzeko asmoarekin. Euskal Herri “sakonean”, ordea, gauzak ez dira ematen duten bezain lasaiak. Herritarren arteko gorroto eta ezinikusiak, film gore batetik aterata diruditen animalien sarraskitze eszenak, herriko aguazilaren eta apaizaren parte hartzearekin antolaturiko adingabekoen prostituzio sarea… Gertaera horien guztien erdian ikusiko du Tourek bere burua eta Adama aspaldiko adiskide senegaldarraren laguntza ez zaio nahikoa izango sortuko zaizkion arazoak konpontzeko. Behin gehiago ihesera jo beharko du Burkina Fasokoak, kasu honetan Parisera.

Estereotipoekin jolasten duten nobelak dira Toure protagonista duten horiek, dela Euskal Herriaren eta euskal kulturaren gainekoak, dela afrikar jatorriko etorkinei buruzkoak. “Ez erran deus”-i dagokionez, “tokiko” eta “kanpotar” irudien gaineko estereotipoak elkarri kontrajartzen zaizkio kultura eta ohitura jatorrekin lotu ohi diren herri txiki eta isolatuen itxikeria, xenofobia, misoginia, ustelkeria eta indarkeria nabarmentzeko helburuarekin. Umore dosiekin egiten den konparaketa da hau: Tourek etorkin afrikarrei eta, oro har, Afrikako kontinenteari buruz pentsatu eta esan ohi direnak erabiltzen ditu Orbeko bizimodu disfuntzionala aztertzeko. “Zibilizatu” eta “zibilizatu gabea” bezalako kontzeptuei buelta ematen die horrela, baina kontzeptu horiek beraiek erabat baztertu gabe.

Zenbaitetan “Ez erran deus”-en euskal errealitatea zein detektibe generoa bera parodiatzeko joera arinegia suertatzen da, hitz joko eta txiste errazetan eroriz. Dena dela, nobelaren helburua irakurketa entretenigarria eskaintzea da, eta horretan asmatu egiten du.

Azken kritikak

Sorbatza
Markel Sanchez

Asier Urkiza

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Nagore Fernandez

Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo

Amaia Alvarez Uria

Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia

Paloma Rodriguez-Miñambres

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak