kritiken hemeroteka

8.402 kritika

« | »

Alferrikaldua / Thomas Bernhard (Ibon Uribarri) / Alberdania-Elkar, 2009

Alferrikaldua Txema Arinas / uberan.eus, 2018-04-30

Badago euskarara itzulita Thomas Bernharden liburu bat, “Alferrikaldua”. Nobelaren nondik norakoak, azalez behintzat, oso xinpleak dira: Hiru musikariren arteko harremanek osatzen dute eleberriaren mamia. Salzburg-en ezagutu dute elkar Mozarteum eskolan. Berehala gertakizun erabakigarri bat: musikari horietako batek, gero Glenn Gould piano-jotzaile ospetsua izango denak, Bachen Goldberg bariazioak jotzen ditu maisuki. Hori heriotza-kolpea izango da beste bientzat: piano-jotzaile oso onak diren arren, inoiz ez dira izango Glenn Gould bezain onak. Bertan Bernharden literaturaren ezugarri guztiak topatzen ditugu behin berriro: arrakasta eta porrotaren ondorio beti zitalak eta batez ere zentzugabekoak, biziarenarekin batera jakina, gizartearen porrot egindako gizakumearekiko azalezko krudeltasun neurrigabea, gizarte honen arrakastatsuarekiko zurikeria zakarra, artea eta sorkuntzari buruzko hainbat gogoeta bitxi, pertsonai galdu edo nekatuen noraeza, eta oro har gizkumeen ahulezia morala, istorio honen egiazko mamia baitatza Alferrikatuaren Glen Gouldenganako bekaizgoan, batez ere hiru protagonistotariko bat bere talentoaren mugatzeaz jabetutakoan.

Honez gain, noski, Bernharden ohiko idazkera berezia, benetan bitxia, pizgarria zein aztoragarria. Hemen inon ez bezala paira ditzakegu bere estilo errepikakorraren etengabeko argudio korapilatuak, hain zuzen ere irakurketa batzutan nekeza, bestetzutan izugarri gordina eta ozta-otza gehienetan ere zurrun-zurruna. Errepikarkotasun/keria oso bereizgarria bezain nekagarria, ziurraski irakurle pila uxatzen dueña. bere nobelak nahikotxo astunak bilakatzen baititu; vaina, aldi berean ere, Thomas Bernharden mundua aldez aurretik ezagutu edo behar adina arreta eta egonarriaz murgiltzekotan txit erakargarria ere egiten zaigu bere zale masokistoi.

Bestalde, ezin ahaztu, Berhnharden liburuen zenbait sailkapen egiten saiatu ezkero honako hau musika ardatz zutenen artean kokatu behar genukeela, hau da, ditxozko errepikakortasun/keria musikaren eragin hutsa dela ondo baino honeto erakusten dutenak. Egia esan, nik uste dut Bernharden ezaugarri txit berezi hau ez dela haursnaketa luze eta sakon baten emaitza bere estilo propioa borolbiltzearren, baizik eta idazleak behin baino gehiagotan, gehienetan ez baldin bada, musikaren eragin goraberatsuaren pean idatzi zuen. Alferrikalduaren kasuan ezin nabarmenagoa da, idazkeraren etengabeko biribilketak —eta musika-bariazioekin elkarlotuta baitaude zeharo, batez ere Gould arrakastatsuak Goldberg bariazioak jotzeaeri ekiten diolarik—.

Eta bada horretan, hain zuzen ere, Thomas Bernharden egiazko xarma datzala, nola hain burutazio xaloez zein istorio benetan zorragarri bat taxutzeko edo kiribiltzeko erabiltzen dituen hain osagarri eskasak, nolako otzara bikainak halako zume ziztrinez, eta nola ez, betiere bere ohiko obsesioei eutsiz, beharbada bere obra osoaren mamintza egiazkoa.

Tira ba, edonola ere, Thomas Bernharden Alferrikalduaren euskarazko bertsio hau aitzakia hutsa izan zait benetan apartekoa den idazle benetan berezi bat irizpidera/idazpidera ekartzeko, ez besterik.

Azken kritikak

Etxe bat norberarena
Yolanda Arrieta

Jon Jimenez

Zebrak eta bideak
Nerea Loiola Pikaza

Nagore Fernandez

Zoo
Goiatz Labandibar

Asier Urkiza

Hetero
Uxue Alberdi

Joxe Aldasoro

Euri gorriaren azpian
Asier Serrano

Paloma Rodriguez-Miñambres

Galbahea
Gotzon Barandiaran

Mikel Asurmendi

Bihotz-museo bat
Leire Vargas

Irati Majuelo

Lagun minak
Jon Benito

Mikel Asurmendi

Francesco Pasqualeren bosgarren arima
Unai Elorriaga

Jon Jimenez

Neska baten memoria
Annie Ernaux

Asier Urkiza

Lautadako mamua
Xabier Montoia

Nagore Fernandez

Bihotz-museo bat
Leire Vargas

Bestiak Liburutegia

Rameauren iloba
Denis Diderot

Aritz Galarraga

Neska baten memoria
Annie Ernaux

Paloma Rodriguez-Miñambres

Artxiboa

2024(e)ko azaroa

2024(e)ko urria

2024(e)ko iraila

2024(e)ko abuztua

2024(e)ko uztaila

2024(e)ko ekaina

2024(e)ko maiatza

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

Hedabideak