kritiken hemeroteka

8.528 kritika

« | »

Poesia kaiera / Ezra Pound (Luigi Anselmi) / Susa, 2018

Pounden poesia Javier Rojo / El Diario Vasco, 2018-09-15

Ezra Pounden poemen euskal bertsioa beste poeta bati zor diogu, Luigi Anselmi sinatzen duen euskal poetari. Beraz, alde honetatik begiratuta, ziur egon gaitezke antologia honetan agertzen diren testuek poetikotasunaren ezaugarria ez dutela falta izango, Luigi Anselmi gure artean dagoen poeta interesgarrienetako bat da-eta. Eta antologiaren atarian Beñat Sarasolaren, bildumaren arduradunaren, hitzaurre labur eta interesgarria dugu. Ezra Pounden poesia, beraz, itxura onarekin aurkezten zaio euskal irakurleari.

Poeta estatubatuarraren bizitza batez ere XX. mendean zehar garatu zen, 1885etik 1972ra bitartean hain zuzen, eta XX. mendean mundua astindu zuten gertakarien lekuko izanik, haien aurrean jarrera berezia mantendu zuen, askotan jarrera kontraesankorra edota ulertzeko zaila. Eta jarrera horrek neurri handi batean poeta bezala eman zaion lekua determinatu du. Poesiari bakarrik erreparatzen badiogu, abangoardia anglosaxoiko poeta moduan agertzen zaigu, testuinguru horretan modernismoa deitzen den mugimendu poetikoaren partaide. Abangoardiakoa izanik, Umberto Ecok lan irekia deitzen zuen horren adibidetzat har dezakegu: interpretazio anitz bideratzen duen poesiaren egilea dugu Ezra Pound. Baina ezaugarri horrekin batera, haren ifrentzuarekin ere topatzen gara, zeren Pounden poesia askotan iluna suertatzen baita, kriptiko samarra. Bere testuetan erreferentzia ugari agertzen dira, batzuetan oso pertsonalak, besteetan mundu klasikoari edota ekialdeko kulturari dagozkionak, eta irakurleak erreferentzia horiek guztiak ezagutzen ez baditu, poemen amaraunean galduta senti daiteke maiz. Kasu honetan hoberena irudien zurrunbiloan eta sentsazioetan murgiltzea da. Antologia honetan poetari buruzko ikuspegi nahikoa zabala eskaintzen da. Gauza bat bakarra botatzen dut faltan, poemei buruzko erreferentzia orokorren bat, noiz eta non argitaratu ziren, adibidez, testuak garaian kokatu ahal izateko.

Azken kritikak

Izena eta izana
Jon Gerediaga

Asier Urkiza

Amok
Stefan Zweig

Nagore Fernandez

Auzo madarikatua
Felix Urabayen

Jon Jimenez

Lur jota Parisen eta Londresen
George Orwell

Amaia Alvarez Uria

Olatuak sutzen direnean
Haritz Larrañaga

Joxe Aldasoro

Bisita
Mikel Pagadi

Mikel Asurmendi

Lur jota Parisen eta Londresen
George Orwell

Asier Urkiza

Eresia
Goiatz Labandibar

Nagore Fernandez

Carmilla
Joseph Sheridan Le Fanu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Borrero txiki bat
Xabier Mendiguren

Mikel Asurmendi

Puntobobo
Itxaso Martin Zapirain

Jon Jimenez

Txori Gorri. Andre siux baten idazlanak
Zitkala-Sa

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Profilak (Mugetan barrena)
Amaia Iturbide

Paloma Rodriguez-Miñambres

Paradisuaren kanpoko aldeak
Bernardo Atxaga

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2025(e)ko ekaina

2025(e)ko maiatza

2025(e)ko apirila

2025(e)ko martxoa

2025(e)ko otsaila

2025(e)ko urtarrila

2024(e)ko abendua

2024(e)ko azaroa

2024(e)ko urria

2024(e)ko iraila

2024(e)ko abuztua

2024(e)ko uztaila

Hedabideak