« Haize hego gorri durduzagarria | Ez adiorik »
Hondar aleak / Rafa Ugalde / Erein, 2018
Helduarotik begira Javier Rojo / El Correo, 2018-08-25
Rafa Ugalderen eskutik datorkigu “Hondar aleak” izenburuko poema liburua, iaz Bilboko Udalak antolatzen duen Blas de Otero Saria jaso zuen lana. Poema liburu honetan idazlearekin erraz identifikatzen den subjektu poetikoa helduaroan kokaturik ikusten dugu, puntu horrek eskaintzen dion perspektibatik bizitzaz hausnarrean. Badaki helduarora ailegatuta etorkizunerako planteatzen zaiona azken hondarrak direla, hondar aleak, izenburuak erakustean duen anbiguotasunean. Erromantizismoaren hondakinetatik sortutako subjektua delarik, gustatuko litzaioke heroi erromantikoa izatea, inguruari aurre egiten dutenetako bat. Baina heroi erromantiko gehienak tragiko xamarrak dira, nekez atera baitaitezke garaile inguruaren kontrako borroka horretan, eta guda denboraren aurka aurkezten denean garaipena orduan zaila ez, baina ezinezkoa da.
Planteamendu honen oihartzunak aurkitzen ditugu Rafa Ugalderen poema liburuan, non bizitza ukoen, desilusioen eta etsipenen gailentze moduan aurkezten den. Helduarora heldutakoan nostalgiaz gogoratzen da haurra zeneko garaiaz, eta ez garai hura hobea zelako, baizik-eta orduan subjektuak oraindik gordetzen zuelako begirada xaloa. Dena berria zen, dena harrigarria, dena posiblea begitantzen zitzaion orduko haurrari. Denborak, ordea, bizitzaren benetako aurpegia erakusten du. Eta ikuspegi nostalgiko hori nabarmentzen denean, subjektuarengan funtsezkoenera itzultzeko grina pizten zaio, urteek desegin zuten xalotasun hori berriro ere sentitzeko grina. Denborak aurrera egiteak beste ondorio bat ere erakusten du: modernitatea. Eta euskal idazle askorengan gertatzen den bezala, modernitatean murgiltzea galera moduan ikusten da hemen, modernitateak materialismoa baitakar berarekin, eta beraz funtsezkoena galtzea. Hiria da modernitatearen esparrua, eta subjektua hirian zehar ibiltzen ikusten dugu, baina bertan integratu gabe, beti pasoan balego bezala.
Modernitatean ezin integraturik, lurraren garrantzia azpimarratzen da, lurrarekin bat eginda berriro ere funtsezkoenera bueltatzen da-eta. Transzendentzia aurkitzea gustatuko litzaiokeen subjektu eszeptikoa da, azken finean, poema hauen protagonista.
Bakea, bakea
Xabier Montoia
Asier Urkiza
Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena
Nagore Fernandez
Martxoak 3
Jon Martinez Larrea
Maialen Sobrino Lopez
Silueta
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Etxe bat Husaviken
Uxue Juarez
Irati Majuelo
Guztia urruntzea da
Hasier Larretxea
Paloma Rodriguez-Miñambres
Diesel
Bertol Arrieta
Joxe Aldasoro
Zer egin Miranderekin?
Askoren artean
Mikel Asurmendi
Sakelako bihotzak
Julen Apella
Asier Urkiza
Ni, laiko
Markos Zapiain
Nagore Fernandez
Zorretan
Agurtzane Intxaurraga
Maialen Sobrino Lopez
Haurdunaldi oharrak
Yoko Ogawa
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Sakelako bihotzak
Julen Apella
Jon Agirre
Emognosia
Mitxelko Uranga
Mikel Asurmendi