« Ahozko literatura | Denon laguna »
Paperezko hegazkinak / Lutxo Egia / Susa, 2002
Paperezko hegazkinak Mikel Aldalur / www.gaztesarea.org, 2003-02
Liburu honekin indartsu eta duin agertu zen Lutxo Egia euskal eleberrigintzara. Iaz plazaratu zuen liburu hau du lehen nobela, baina “Paperezko hegazkinak”, egia esan, ederki trebaturiko idazle baten lana da. Bi hari eta hainbat planok osatzen dute eleberria, eta puzzle gisako ahalegin horretan, egileak ederki asmatu du irakurleari eskaini nahi diona paperera ekartzen. Gaur egungo Euskal Herria eta 1936ko Espainiako Gerra dira bi harien oinarri. Batetik, gerra hartan kazetari moduan lanean aritu zen Benedict Capon-en bila dabil Londresen protagonista. Hari horretatik tiraka, iraganera begira jarri eta Espainiako Gerrak Euskal Herrian utzi zituen gertaera eta ondorio latzei begira jartzen zaigu idazlea. Eta bonbardaketen, suntsiketen, traizioen eta gainerakoen gainetik, gezurrak azaleratzen ditu. Eta gezurrak azaleratzearen lan horretan kazetaritzak duen lana nabarmentzen du.
Londresen, batetik bestera, bestalde, egungo Euskal Herriari buruzko albisteak ere jasotzen ditu, hedabideen bidez. Horrek ere, gatazketan hedabideek duten paperari buruzko gogoeta eta kritika egitera darama.
Emaitza ederra da. Oso gustura irakurtzen dena. Azken batean, hedabideei eta traizioari buruzko gogoeta literario ausarta da liburu hau. Nobela ona. Irakurlea hari batean zein bestean, plano honetan zein hurrengoan, gustura sentitzen da. Iragana eta Londres ezagutuko ditu. Bonbak eta tabernak. Gezurrak eta garagardoak. Lagunak eta traidoreak.
Bideari orrialdez orrialde irakurlea irabaziz ekin dio Lutxo Egiak. Bide beretik segitzeko besterik ez diogu eskatzen.
Erbeste
Juan Garzia
Ibon Egaña
Utopiaren belaunaldia
Pepetela
Paloma Rodriguez-Miñambres
Haize begitik
Mikel Ibarguren
Maddi Galdos Areta
Bide bihurrietan
Elena Martinez Rubio
Asier Urkiza
Moebiusen ertzak
Garazi Kamio
Nagore Fernandez
Zainetatik zilarra
Nahia Intxausti
Paloma Rodriguez-Miñambres
Landura
Jose Luis Otamendi
Mikel Asurmendi
Harakinen alaba
Yurre Ugarte
Irati Majuelo
Clevesko Printzesa
Madame de La Fayette
Aritz Galarraga
Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena
Joxe Aldasoro
Akabo
Laura Mintegi
Mikel Asurmendi
Mio marito deitzen zion
Joxean Agirre
Asier Urkiza
Nonahiko musika
Juan Kruz Igerabide
Nagore Fernandez
Barazkijalea
Han Kang
Maialen Sobrino Lopez