« Gailurraren makurkeriak | Neurri gizatiarra »
Urrezko oilarra / Juan Rulfo (P. Onaindia) / El Gallo de Oro, 2018
Juan Rulforen libururik ezezagunetariko bat Aitor Francos / Bilbao, 2018-06
Aspaldian, Juan Rulforen testua irakurri baino askoz lehenago, ikuskatu nuen Arturo Ripsteinek egindako Urrezko oilarraren bertsio zinematografikoa, El imperio de la fortuna hura, 1985ean egin zena. Garai hartan, oraindik ere testu originalera hurbildu barik, Roberto Gavaldonen 1964ko filma gozatzeko aukera izan nuen. Banekien argumentua eta giroa ezagutzen nuen, baina ez Rulforen hitzak. Istorioa zinemara eramateko premisarekin jaio bazen ere, Rulfok, gidoi bat ezean ipuintzat har daitekeen beste zerbait idatzi zuen, 1956 eta 1958 tartean. Rulfo bera, argazkilari trebea zen, aztertu beharrekoa. Argitalpen elebiduna da P. Oinaindiak euskaratu duen hau, eta omenaldi bikoitza, El Gallo de Oro izeneko argitaletxean atera delako. Ez da alferrikakoa latinoamerikar klasiko zenbaiten euskaratzea, itzulpenek herri baten izaera moldatzen baitute, eta zeregin hori ezinbestekoa suertatzen da beraz literatur propioa sendotzeko, are gehiago euskal herria bezalako tradizio itxiko eta biztanle gutxiko kulturari so egiten badiogu. Alde batetik Rulforen obra ezezagunetariko bat berpizteko beharra zegoen; bestetik, testuaren euskaratzeak sugai berria dakarkio euskal literaturgintzari. Urrezko oilarran Comala antzeko lur erraustuak eta herri hustu hondatuak azaltzen dira, miseria gorriena eta zoriaren daunbadak agerian ipintzeko. Dionisio Pinzon elbarria (“auskalo nolatan beso bat kizkurtuta zuen eta benetan horrek zenbait lanetan aritzea eragozten zion, bai obretan, bai laborantzan”) zen San Miguel de Milagroko gizon pobreenetako bat eta hartako pregoilaria, “arrabal auzoko etxola korrokoil batean bizi zen amarekin, urteek barik miseriak gaixo eta zaharkiturik utzi zuena”. Hilzorian dagoen oilar bat jaso ondoren animaliari eskainiko dio arreta osoa, bere amaren zainketan jartzen zuen ardura bertan behera utziz. Oilarraren berreskuratzearekin batera amaren heriotza dator eta jendearen apaldura, baina baita oilar horrek dakarkion handitasuna eta distira. Oparotasuna eta tragedia bide berean biziko ditu Dionisio Pinzonek. Irakurleak orrialdez orrialde asma dezala gainontzekoa.
Bakea, bakea
Xabier Montoia
Asier Urkiza
Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena
Nagore Fernandez
Martxoak 3
Jon Martinez Larrea
Maialen Sobrino Lopez
Silueta
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Etxe bat Husaviken
Uxue Juarez
Irati Majuelo
Guztia urruntzea da
Hasier Larretxea
Paloma Rodriguez-Miñambres
Diesel
Bertol Arrieta
Joxe Aldasoro
Zer egin Miranderekin?
Askoren artean
Mikel Asurmendi
Sakelako bihotzak
Julen Apella
Asier Urkiza
Ni, laiko
Markos Zapiain
Nagore Fernandez
Zorretan
Agurtzane Intxaurraga
Maialen Sobrino Lopez
Haurdunaldi oharrak
Yoko Ogawa
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Sakelako bihotzak
Julen Apella
Jon Agirre
Emognosia
Mitxelko Uranga
Mikel Asurmendi