« Genero-indarkeria | Identitarioa »
Beltzak, juduak eta beste euskalduntasun batzuk / Joxe Azurmendi / Elkar, 2018
Euskalduntasun konparatuak Peru Iparragirre / Berria, 2018-03-04
Joxe Azurmendi Otaegi (Zegama, 1941) da Euskal Herriaren pentsalari izateko lana hartu duten filosofo garrantzitsuenetako bat. Bere lan zabala eta oparoa —argitaratu dituen saiakeren zerrenda ikusi besterik ez dago— funtsezkoa da Euskal Herriaren gaur egungo egoera ulertzeko, egiten dituen gogoeten zorroztasuna eta pertinentzia eredu.
Hitzaurrean Xabier Mendiguren editoreak aitortzen duenez, Beltzak, juduak eta beste euskalduntasun batzuk (Elkar, 2018) liburua osatzen duten saiakerak ez dira berriak, 2002 eta 2011. urteen artean idatzi eta beste liburu batzuen baitan argitaratutakoak dira: hitzaurre gisa bi eta hitz-atze eta liburu kolektibo bateko atal gisa beste bana; saiakera hauek bilduma honetan elkarrekin ematea ez da, haatik, lan zentzugabea.
Azurmendik aurkezpenean esan zuen estaturik gabeko nazioen abertzaletasuna auzitan jartzen duten moduak direla liburuan agertzen direnak. Esan daiteke euskalduntasunen ukazioaren (eta, ondorioz, erresistentziaren) azterketa konparatu bat osatzen dutela testuok, konplexua eta ertz ugarikoa. Mendigurenek dioen bezala, Azurmendiren gogoeten ñabarduretan datza liburuaren balio osoa.
Mestizajea, multikulturalismoa izeneko saiakera, liburuko lehena, Ignazio Aiestaranen Munstro abertzalea (Elkar, 2003) poema-liburuan azaleratzen diren arazoen artikulazioa da. Négritudeko egileek eta nazio kolonizatuek aurre egin behar izan zieten arazoetatik abiatuta heltzen dio unibertsaltasunaren eta partikulartasunaren arteko kinkari, bere burua unibertsaltzat aurkezten (inposatzen) duenaren partikulartasuna agerian jarriz.
Juduaren ispiluan euskaldun bat ikusten da saiakeran judutasuna bizitzeko ereduez dihardu, eta paralelismoa egiten estaturik gabeko beste nazio batzuetako identitateekin, baina batez ere, beste saiakeretan bezala, euskalduntasunarekin. Puntu interesgarria iruditu zait, baita ere, XX. mendearen bigarren erdialdetik aurrera hebreeraren —eta, azkenean, Israelen— berrindartzeak inguru euskaltzaleetan izan zuen eraginarena.
Hirugarren atalaren izenburuak argi dio: Historia ez da ikusten, asmatu egiten da. Nazioaren justifikazio historikoaz mintzo da, justifikazio historiko horretan mitoak duen garrantziaz gehienbat. Amaieran, historia “asmatzeko” —aurrera egiteko— errezeta osasungarri bat ematen du: “Mito pixka bat —libertatez—, utopia apal bat, eta mundua gure aurrean zabalik”.
Azken atala egin zait, dena dela, intentsuena; duen prosa asaldatuarengatik edo gaiaren gertukotasunagatik, agian. Espainiaz ari da, konkretuki, Espainola izateaz saiakera. 2006koa da, gero eta urrunago egon arren gertu dirudien garaikoa. Orduan bezala gaur gure ahotan dabiltzan Egunkaria-ren eta Egin-en itxiera bortitzak dauzka gogoan, besteak beste, euskaldun izatea beste irtenbiderik uzten ez duen Espainiaren (eta Frantziaren) zapalkuntza “irrazionala” salatzean.
Azurmendiren pentsamendura, filosofiara, hurbiltzeko aukera paregabea da liburu hau: bere laburrean eta egokitasunean irisgarria bezain interesgarri eta gogo-astintzailea. Obra arnasberritzailea da Azurmendirena, perspektiba argi batekin eta zentzuz garatua, Euskal Herritik mundua azaltzen duena, munduan duen lekua aldarrikatuz.
...eta gauetik, euria
Fertxu Izquierdo
Jon Jimenez
Carvalho Euskadin
Jon Alonso
Asier Urkiza
Hitzak palmondo
Silvia Federici
Nagore Fernandez
Altxa, hildakoak
Fred Vargas
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Alderdi komunistaren manifestua
Karl Marx / Friedrich Engels
Aritz Galarraga
Maitasun kapitala
Karmele Jaio
Mikel Asurmendi
Larrosa bat Groenlandian
Iban Garro
Paloma Rodriguez-Miñambres
Jausiz
Alain Mendizabal Diaz
Maddi Galdos Areta
Hiriak eta urteak
Xabier Montoia
Irati Majuelo
Zakur zaunkak
Iñaki Irazu
Hasier Rekondo
Bufalo guztiak
Juanra Madariaga
Paloma Rodriguez-Miñambres
Independentzien eguzkiak
Ahmadou Kourouma
Jon Jimenez
Zirriborroak eta gero
Askoren artean
Asier Urkiza
Zirriborroak eta gero
Askoren artean
Amaia Alvarez Uria