kritiken hemeroteka

6.995 kritika

Azken kritikak

« | »

Argi estalia / Julen Garate / egilea editore, 2017

Herentzia Javier Rojo / El Diario Vasco, 2017-10-28

Nobelan kontatzen den argumentuaren abiapuntuan, herentzia baten banaketa dago. Emakume bat (Agustiñe) hil ondoren, abokatu baten bulegoan biltzen dira haren seme-alabak eta lagun bat banaketari ekiteko. Egoera horretan oinarrituta, idazlanean familia horren gorabeherak kontatzen zaizkigu, erdigunean dagoelarik herentzia partekatu behar duten pertsonaien aita. Bi ezaugarri nabarmentzen dira beste edozeinen gainetik nobela hau irakurtzean. Lehenengoa, idazleak hautatu duen egitura. Nobela lau zatitan banatuta dago, eta bakoitzaren hasieran, herentzia banatzerakoan Agustiñek seme-alabei eta familiaren lagunari idatzitako eskutitzak agertzen dira, horien ondoren argumentua mosaiko baten zati solteak diruditen atalen bidez garatzen delarik. Eskutitz horietan Demetrioren jokaera azaltzen da nolabait, jarraian familiako kideekin zituen harremanetan sakontzeko. Egitura honek irakurlea adi egotera behartzen du, ez baita kontaera linealik erabiltzen.

Bigarren ezaugarria argumentuari dagokio. Halako egitura erabilita, eta familia-istorio bat kontatzen denez, nobela honek telesail batzuetan agertzen zaizkigun argumentu korapilatsuak gogora ekartzen ditu, sorpresak eta isilpean gorde beharreko kontuekin, anai-arreben arteko tirabirekin eta abarrekin. Argumentua garaiaren aldetik guztiz zehaztuta geratzen ez bada ere, XX. mendearen bigarren erdialdean eta XXI.aren hasieran zehar garatzen da istorioa, eta noizean behin testuinguruari buruzko komentarioak egiten dira, egoera politikoa ere aipatuz.

Nobela hau ez da izango euskal literaturaren historia aldatuko duena, baina interesgarria da irakurketa. Honek beste auzi batera garamatza. Liburua, zirkuitu komertzial arruntetik kanpo kokatzen den argitaletxe batean agertu da. Eta galdera berehala sortzen da: zer dela-eta gertatzen da hori? Honelako kasuak ikusita, gero eta gehiago kostatzen zait euskal literaturaren sistema ulertzea.

Azken kritikak

Biennale
Beatriz Chivite

Igor Estankona

Demokraziaren pribatizazioa
Jule Goikoetxea

Peru Iparragirre

Azala erre
Danele Sarriugarte

Javier Rojo

6012
Karlos Linazasoro

Aiora Sampedro

Filiala
Sergei Dovlatov

Joannes Jauregi

Zaldi mamarroa
Ekaitz Goienetxea

Iratxe Esparza

Bihotz handiegia
Eider Rodriguez

Hasier Rekondo

Pelegrinak
J.E. Urrutia Capeau

Javier Rojo

Zaldi beltzak zeruan
Txomin Peillen

Peru Iparragirre

Tiroa kontzertuaren erdian
Belen Gopegui

Aritz Galarraga

Zaldi mamarroa
Ekaitz Goienetxea

Javier Rojo

Zauri Bolodia
Oier Guillan

Aiora Sampedro

Azala erre
Danele Sarriugarte

Joannes Jauregi

Jainkoen zigorra
Alberto Ladron Arana

Iratxe Esparza

Artxiboa

Apirila 2018

Martxoa 2018

Otsaila 2018

Urtarrila 2018

Abendua 2017

Azaroa 2017

Urria 2017

Iraila 2017

Abuztua 2017

Uztaila 2017

Ekaina 2017

Maiatza 2017

Hedabideak