kritiken hemeroteka

8.758 kritika

« | »

Pasio hutsa / Annie Ernaux (Joseba Urteaga) / Igela, 2002

Koaderno pertsonala Igor Estankona / Deia, 2003-02-11

Igela argitaletxe nafarraren itzulpenekin literatura moderno, bizi eta kalitatezkoa irakurtzeko aukera daukagu ia beti. Ia beti diogu, liburu batzuk beste batzuk baino mamitsuagoak izaten direlako. Ez naiz ari irakurlearen gustuaz soilik, baizik eta bilduma bateko tituluen artean batzuek izan dezaketen pisuaz, beste batzuekin alderatuz gero. Annie Ernauxen “Pasio hutsa”k izan ditzakeen kualitateak ahaztu barik (tabuaz hitz egin, emozioak beldur barik erakutsi e.a.) ez zaigu iruditzen irakurlea “beteta” uzteko behar diren elementuak biltzen dituenik.

Liburua motel hasten da eta halantxe bukatzen da, bukatu ere. Erritmo arazoa baino gehiago zeresan arazoa dela ematen du. Ezinezko maitasun batek utzitako zuloa beti da sakona eta hemen sakonagoa eta ilunagoa da oraindik, idazketa guztia deusezteraino. Obsesio bat bizitzen ari garenean horixe da gertatzen zaiguna, seguruenik. Alde horretatik ausarta eta interesgarria da liburua. Hala ere, unatu egiten du askotan.

Liburuaren erdi-inguruan kontaketa berpiztu egiten da apur bat. Protagonistak Firenzera egiten duen bidaia baten ostean gertatzen da hori. Etxetik urrun konturatzen da pasio huts edo maitasun alferreko hori deika daukan zeozer dela eta bizitzeko beharrezkoa bihurtu zaiola. Aipatutako bidaia horren ostean datoz lerrorik gogoangarrienak, batez ere itzulerak bigarren gauza bat baieztatzen duelako: ez dagoela zereginik, etorkizun bako bikote bat direla. Protagonista lotsorra bere bizitza propioa berreskuratzen ahalegintzen da nahiz eta jadanik maitalearen irudiak inguru guztia kutsatuta eduki. Kontaketa berriro itzultzen da, ordea, hasierako puntura: ondorio garbirik gabeko bakarrizketara.

Autoreak berak aitortzen du bere helburua ez zela beste mundukoa: “Neuk bakarrik uler dezakedan idazkeraz zirriborratutako orrion aurrean pentsa dezaket oraindik ere testu hau pribatua dela, inolako ondoriorik gabeko umekeria ia”. Guk ez genuke hain gordin esango; lehen esan dugu pasarte ederrak ere badaudela. Baina ez datorkigu txarto idazleak berak onartzea gehiegi landu gabeko eguneroko bat dela “Pasio hutsa”.

Bilduma bateko liburuek, beraz, ez dute zertan pisu berbera izan. Annie Ernauxen ahalegin hau arina iruditu zaigu. Arinegia, egia esan.

Azken kritikak

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Irati Majuelo

Basatiak
Maria Reimondez

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Zerua hemen
Oihana Arana

Paloma Rodriguez-Miñambres

Sekularizazioa Euskal Herrian
Joxe Manuel Odriozola

Mikel Asurmendi

Garondoan
Gorka Bereziartua

Asier Urkiza

Mundu guztiak
Ruben Sanchez Bakaikoa

Nagore Fernandez

Kantu leuna
Leila Slimani

Maialen Sobrino Lopez

Odola kantari
Unai Elorriaga

Mikel Asurmendi

Bihotzean napalma
Pol Guasch

Irati Majuelo

Izatearen arintasun jasanezina
Milan Kundera

Aritz Galarraga

Zerua hemen
Oihana Arana

Ibon Egaña

Espekulazioak
Arrate Egaña

Mikel Asurmendi

Itzala
Maixa Zugasti

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Asier Urkiza

Artxiboa

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

2025(e)ko iraila

2025(e)ko abuztua

2025(e)ko uztaila

Hedabideak