« Koaderno pertsonala | Ironiaren gertutasuna »
Stalin / Joseba Arruti / Elkar, 2002
Tsar gorria Javier Rojo / El Correo, 2003-02-12
Joseba Arruti kazetariak “Stalin” izeneko biografia honetan, urte askoan Soviet Batasunaren ibilbidea zuzendu zuen politikariaren bizitza du kontagai. Dibulgazio liburua da eta biografietan ohikoak diren planteamenduak jarraitzen dira: hasi, Stalinen jaiotzarekin hasten da kontakizuna eta, bertako orrialdeetan zehar, igoera baten berri ematen zaigu, non gailurra II. Mundu Gerran ikusiko baita, haren heriotzarekin amaitu arte. Liburua, dena dela, bi momentutan zentratzen da. Alde batetik, Stalinek botere osoa lortzeko eta bere eskuetan mantentzeko ahalegin paranoikoa kontatzen zaigu nahiko zehatz. Bestetik, II. Mundu Gerraren kronika egiten zaigu Stalinek bertan izan zuen partea azalduz. Bi interes gune horiek pertsonaiaren alderdi ezagunenak gogoratzen dituzte: diktadore paranoikoa eta nazismoaren zapaltzailea. Biografia argitaratzen den bilduman ohikoa denez, amaieran kronologia labur bat ere eskaintzen da. Bertan, zenbait daturi perspektiba bitxia ematen zaie, zerikusirik ez duten gertakariak bata bestearen ondoan agertzean (hala nola Stalin apeztegian sartu, Aranak EAJ sortu eta D. Ibarruri jaio). Liburuak, edonola ere, hutsune bat dauka: gaia hobeto ezagutu nahi duenak bibliografia osagarri bat egotea eskertuko luke.
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez