« Tsar gorria | Musika »
Galtzontziloak autobusean zintzilik / Aritz Gorrotxategi / Erein, 2002
Ironiaren gertutasuna Oier Guillan / Gara, 2003-02-15
Sarritan esperientzien ispilura begiratzean, nork bere buruaren kontraesanak bertan islatuta kausitzean, ironia da gelditzen den kontsolamendu bakarra. Gaur egungo heroien eta gaiztoen istorien itzalak jasangaitzak lirateke bestela, gauzak serioegi hartzeko bidean den mundu inperfekto eta kontraesakor honetan.
Denbora gutxian Aritz Gorrotxategik literatur genero ezberdinetan murgiltzeko gaitasuna duela erakutsi du. Ereinek argitaratu duen liburu honetan kronikaren ildotik abiatzen da narrazioa, ironia eta kutsu autobiografikoa lagun. Hiru gazte euskaldun turista gisa abiatzen dira Tunezera kurtso amaierako bidaia batean. Parentesi gisako sei egun, ikasle bizitza eta lan munduaren arteko trantsizioa egiten hasteko, ustez traumatiko xamarra izan daitekeen urratsa. Tunez eta bertako pertsona nahiz bizimoduaren izpiekin kontrastean egoera xume nahiz umoretsuak biziko dituzte funtsean protagonistek.
Ziuraski egon liteke irakurleen artean horrelako egoeraren bat bizi duenik, kasu honetan bereziki mutilak. Aipatutako trantsizio piskat mitifikatu horretan pertsona edo lagun talde bakoitzak bere modura sortzen ditu oroitzapenerako sinbolo txikiak, adiskideekin parez-pare igarotako azken uneen baitan. Kasu horretan identifikatu daiteke irakurlea kontatzen denarekin, umoreak ekarriko dizkio oroitzapen propioak apika. Hiru adiskide “bidaiariek” agertzen dituzten konplexu, beldur eta absurdorako joeraz gain, egungo euskaldunon balizko ezaugarri zenbait ere kausitu litezke konplexu, beldur eta absurdorako joera beraren baitan. Bere buruaz trufatzen ez den herria ezin da inola ere ez serio hartu, irakurri nuen behin hor nonbait. Pertsona ororen konplexutasuna eta joera xume bezain absurdoak umorearen bidez daztatu daitezke soilik.
Edonola ere, iruzkin subjektibo hau idazten duen izaki subjektiboak aitortu behar du, tankera honetako kronika liburuak oso gogoko dituen arren, ez dela azaldutako jarrera eta pertsonaiekin sobera identifikatu. Harritu egin dit neurri batean ironia beraren erabilera, izan ere, bazterrak nahasteko tresna paregabea iruditzen baitzait niri, utopia etsituaren azken lubakia, eta liburuan ironia patu gertuaren onarpen errazera bideratuta dagoela iruditu zait. Zintzoa da liburua edonola ere, eta beharrezkoak dira liburu zintzoak.
Liburua Tunezen kokatuta egonagatik, ez du irakurleak bertan Tunez sakonean ezagutuko. Hiru protagonistek bidaia turistiko tipiko samarra biziko dute. Tarteka egiten dituzten gogoetak beren buruaren kontsolamenduari erantzuten diotela dirudi, galderak egiteako beharrari baino gehiago. Protagonistek muturreraino eraman nahi dituzte bidaiaren bizipenak, baina gehiegi arriskatu gabe. Noski, guzti horrek egoeren izaera absurdoa eraikitzen laguntzen du, eta gainera pertsona baten esperientzien intentsitatea ezin da kontatutakoaren ikusgarritasunaz soilik neurtu. Neurri handiago edo txikiago batean edonork barruan kausitzen ahal dituen beldur, konplexu eta absurdotasunez mintzo da liburua, hori bai, maitekiro eta zintzoki azalduta. Edonola ere kontatutakoaren nolakotasunak murriztu egiten du ironiaren zirkuloa eta batez ere identifikazioa. Tira, ea zuek ni baino zorte handiagoa daukazuen.
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Mikel Asurmendi
Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta
Maialen Sobrino Lopez
Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena
Mikel Asurmendi
Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Itzala
Maixa Zugasti
Maialen Sobrino Lopez
Itzala
Maixa Zugasti
Mikel Asurmendi
Turismoa
Asier Basurto Arruti
Maialen Sobrino Lopez
Garondoan
Gorka Bereziartua
Mikel Asurmendi
Geratzen dena
Ione Gorostarzu
Maddi Galdos Areta
Mirande, herriminez, ezin-minez
Jon Mirande
Mikel Asurmendi