kritiken hemeroteka

8.549 kritika

« | »

Jesusen eskola-egunak / John Maxwell Coetzee (Aritz Gorrotxategi) / Meettok, 2017

Existentziaz galdezka Javier Rojo / El Correo, 2017-06-17

J. M. Coetzee idazle Hegoafrikarraren liburuak azken urte hauetan nahiko modu sistematikoan agertu dira euskaratuta. Eta halaxe gertatu da 2003an Nobel saria irabazi zuen idazle honen azken nobelarekin. “Jesusen eskola-egunak” du izenburua euskal bertsioan, eta itzulpenaren arduraduna (lana bikain egin duela esan behar da) Aritz Gorrotxategi dugu. Nobela hau “Jesusen haurtzaroa” izenburua zuen beste nobela horren jarraipena dugu. Pertsonaia nagusiak berberak dira, David, Simon eta Ines. Novilla izeneko lekutik ihesi, Estrellara heldu dira hirurok. Simonek eta Inesek, Daviden heziketaz kezkaturik daudelarik, Dantza Akademian apuntatzen dute umea. Bertan, dantzan oinarrituta haurrari zenbakiak irakasten dizkiote, era bitxi batean irakatsi ere. Edonola ere, Simon eta Inesen planek huts egiten dute hilketa pasional bat dela kausa.

Argumentuaren oinarria horixe da, baina nago kasu honetan argumentuaren atzean dagoena askoz garrantzitsuagoa dela argumentua bera baino. Izan ere, istorioa aurkezten zaigun bezala, irakurleak distopia baten aurrean dagoela pentsa dezake. Baina ez da hori. Pertsonaiak ihesi dabiltza ezin gogora dezaketen mundu batetik. Haien oroitzapenak ihesaldi horretan hasten dira, itsasontzi batean itsasoa zeharkatzen dutelarik. Pertsonaiek ez dakite benetan nor diren, atzean utzi duten mundutik aldentzean izena ere ahaztu eta Novillara heltzean beste bat eman baitiete. Davidek, haurrak alegia, gordetzen ditu aurreko mundu horren zenbait oroitzapen. Estrellan haurraren heziketaz arduratzen direlarik, honek egiten dituen galderei aurre egin beharko diete helduek, eta askotan zer erantzun ez dakitela geratuko dira. Dena abstraktua da, profetikoa, ideien errepresentazioen aurrean bageunde bezala.

Eta argumentuaren planteamendu orokorra ere bide horretatik doala ematen du, pertsonaien bidaia gizakien existentziaren parabola moduan ulertu behar dela ematen baitu: pertsonaiak oroitzen ez duten mundu batetik ezezaguna zaien etorkizun batera doaz, beren buruaz oinarrizko galderak (“Nor naiz ni?”) egiten dituzten bitartean, umeak gidariarena egiten duelarik. Arrazionalitatearen neurrian egindako nobela, alegia.

Azken kritikak

Anatomia bertikalak
Lierni Azkargorta

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Lurrez estali
Ximun Fuchs

Jon Jimenez

Irakurketaren aldeko manifestua
Irene Vallejo

Mikel Asurmendi

Poesia guztia
Safo

Mikel Asurmendi

Josefa, neskame
Alaitz Melgar Agirre

Jon Jimenez

Oihaneko ipuinak
Horacio Quiroga

Jon Jimenez

Reset
Aitziber Etxeberria

Mikel Asurmendi

Baden verboten
Iker Aranberri

Jose Luis Padron

Gizaberetxoak gara
Mikel Urdangarin Irastorza

Jon Jimenez

Iragan atergabea
Julen Belamuno

Hasier Rekondo

Haragizko erreformak
Mari Luz Esteban

Mikel Asurmendi

Eusqueraren Berri onac
Agustin Kardaberaz

Gorka Bereziartua Mitxelena

Juana
Jon Artano Izeta

Mikel Asurmendi

Kontra
Ane Zubeldia Magriñá

Jon Jimenez

Artxiboa

2025(e)ko iraila

2025(e)ko abuztua

2025(e)ko uztaila

2025(e)ko ekaina

2025(e)ko maiatza

2025(e)ko apirila

2025(e)ko martxoa

2025(e)ko otsaila

2025(e)ko urtarrila

2024(e)ko abendua

2024(e)ko azaroa

2024(e)ko urria

Hedabideak