kritiken hemeroteka

8.549 kritika

« | »

Idazlan guztiak / Teresa Avilakoa (Luis Baraiazarra) / Karmel, 2015

Teresa berriz piztua Jose Luis Padron / Bilbao, 2017-04

Luis Baraiazarra idazle eta itzultzaile euskaltzainari egin ziotena hautsak harrotu zituen. Espainiako Itzulpen Sari Nazionala eman ziotela adierazi zioten iaz, Santa Teresa Jesusenaren idazlan guztiak euskarara aurrenekoz itzultzearen ondorioz, eta ordu batzuk geroago, barkatzeko baina akatsa izan zela, oinarriek adierazten baitute atzerriko hizkuntza batetik itzulitako lanak saritu ditzaketela eta ez, kasu honetan moduan, gazteleratik itzulitakoak.

Baina hori gertatu da, eta ikaragarrizko oihartzuna izan du. Marka da gero Baraiazarraren lana plazan jarri eta sona izateko halako itsusikeria izatea arrazoia. Gauzak ondo joan balira, zalaparta gutxiago aterako zen, baina hori gertatu da eta ikaragarria izan da zarata mediatikoa. Alde horretatik horrek badauka bere alde ona, oihartzuna izan du, eta alde positibotik begiratuta, Santa Teresari eta obra honi, itzulpen honi, oihartzuna eman zaio, bestela beharbada isilean pasatuko zen.

Lau urte eta erdi pasa ditu itzulpen lana egiten, Santa Teresa Jesusenaren idazlan guztiak euskaratzen, metrika errespetatuz gainera. Zorrotz. Lan nekeza, gogorra, baina zirraragarria, eta Baraiazarra oso ondo sartu da Santa Teresak erabiltzen duen terminologian eta kontzeptuetan, eta lortu du hori zertzea. Gauza izan da.

Liburua eskuetan hartu dugunean, irakurtzen hasi eta hunkitu egin gara. Sinesgabeak izanik ere, liluratu egiten da bat, bitxi ederra da. “Neugan bizi gabe biziz (Vivo sin vivir en mí)”. Ez dago itzulita, euskaraz pentsatuta baizik.

Karmel sorta argitalpenetan, Luis Baraiazarrak euskaratuta, osatua ematen da Santa Teresaren lana edizio honetan. Idazlanak eta gutunak elkarrekin liburuki bakarrean emateaz gain, oharrekin osatu du argitalpena, hiztegi txiki bat ere gaineratu dio, baita aurkibidea ere testu zehatzen bilaketa errazteko.

2015ean izan ziren bost mende Teresa de Jesus jaio zela, Teresa Avilakoa, eta hark sortu zuen karmeldarren ordena. Luis Baraiazarra ere karmeldarra da, eta iaz 50 urte bete ziren apaiztu zela. Urrezko eztaiak ospatzeko modu ederragorik al dago?

Gaztelerazko klasiko handi bat, beraz, orain ere euskarazko klasiko bihurtzeko prest. Berriz pizten da orain Santa Teresa.

Azken kritikak

Anatomia bertikalak
Lierni Azkargorta

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Lurrez estali
Ximun Fuchs

Jon Jimenez

Irakurketaren aldeko manifestua
Irene Vallejo

Mikel Asurmendi

Poesia guztia
Safo

Mikel Asurmendi

Josefa, neskame
Alaitz Melgar Agirre

Jon Jimenez

Oihaneko ipuinak
Horacio Quiroga

Jon Jimenez

Reset
Aitziber Etxeberria

Mikel Asurmendi

Baden verboten
Iker Aranberri

Jose Luis Padron

Gizaberetxoak gara
Mikel Urdangarin Irastorza

Jon Jimenez

Iragan atergabea
Julen Belamuno

Hasier Rekondo

Haragizko erreformak
Mari Luz Esteban

Mikel Asurmendi

Eusqueraren Berri onac
Agustin Kardaberaz

Gorka Bereziartua Mitxelena

Juana
Jon Artano Izeta

Mikel Asurmendi

Kontra
Ane Zubeldia Magriñá

Jon Jimenez

Artxiboa

2025(e)ko iraila

2025(e)ko abuztua

2025(e)ko uztaila

2025(e)ko ekaina

2025(e)ko maiatza

2025(e)ko apirila

2025(e)ko martxoa

2025(e)ko otsaila

2025(e)ko urtarrila

2024(e)ko abendua

2024(e)ko azaroa

2024(e)ko urria

Hedabideak