« Drama baserrian | Eleberri bat galerari »
Zero K / Don DeLillo (Aritz Gorrotxategi) / Meettok, 2016
Betikotasuna salgai Ibon Egaña / Deia, 2016-11-26
Zientzia-fikzioaren ertzetan kokatu du Don DeLillok bere hamazazpigarren nobela, euskaratu zaion lehenengoa. Jeffrey Lockhart semearen ahotik aurkezten zaio irakurleari Ross Lockhart, arrakasta handiko negozio-gizon newyorktarra, zahartzaroaren atarian Konbergentzia proiektuan ezarri dituena diruak ez ezik esperantza eta ilusioa. Asia aldeko puntu zehaztugabe eta mortu batean kokatutako eraikin horrek, puntako teknologiak erabilita, gorpuak krionizatu, eta baldintzek horretarako aukera ematen dutenean, atzera bizitzara ekartzea eskaintzen die dirutza ordaintzeko prest dauden bezeroei.
Espazio fantasmagoriko horretan, definitu gabeko ez-lekuan barneratzen da liburuaren lehen erdian Jeffrey narratzailea, aitaren bikotekide eriak Konbergentziaren programan parte hartzea erabaki baitu. Narratzaileak eskainitako pintzeladekin, irudi solte eta sarritan koherentzia gabekoen bidez eraikitzen du apurka irakurleak Konbergentziako mundua, pertsonaia bitxi, batzuetan tragiko eta bestetan komikoz populatutako espazioa, kartzelatik, ospitaletik eta labirintotik baduena. Sinesgarritasunez, detailez irudikatutako espazio horretatik jaurtitzen ditu DeLillok, narratzailearen bidez, nobelan planteatu nahi dituen galderetako batzuk: heriotzarik ez badago, zein zentzu du bizitzak? Merezi ote du arriskurik gabeko bizitzak? Ba ote dago ni-rik jendarterik gabe?
Konbergentzia eta krionizazioa, izan ere, hausnarketarako aitzakia gisa erabili ditu DeLillok nobelan. Lodiak eta ugariak dira galderak, batzuetan ugariegiak akaso, eta bistakoa da egileak irakurlea zein galderen aurrera eraman nahi duen. Alabaina, halako kezken hotsanditasuna estiloaren soiltasunarekin konpentsatzen du egileak, izan ere, hanpatua irudi lezakeen argumentu eta galdera-saldoa prosa neurtu eta izoztuan ematen du, irakurlea galderazko mundu oniriko eta surrealista batean barneratuz.
Narratzaile edo pertsonaien ahotsean aireratzen dira galderak eleberrian zehar, eta aita-semeen arteko harremanek eta beren arteko desakordioek galdera horientzako erantzun diferenteak plazaratzen dituzte. Galderak erretorikoak izanagatik, narratzaileak Konbergentziaren proiektuari egindako kritiken atzean egilearen beraren konplizitatea sumatzen du maiz irakurleak, baita bizitzari bere ondorio guztiekin heltzeko aldarria ere. Bigarren mailako pertsonaia nagusiki femeninoek (Rossen bikotekide Artis, Jeffreyren ama zena, neskalaguna, haren semea) eta haiekiko harremanek hezur-haragizkoago egiten dituzte pertsonaia nagusiak eta nobelan plazaratzen diren ondoezei gorputza jartzen diete, baita leku-denbora errealak ere, New Yorken kokatutako gertaera eta eszenak tarteko.
Dela Konbergentzia guneko pantailetan proiektatutako hondamendien bidez, dela New Yorkeko kale-eszenen bidez eta distortsio-elementuen bidez, beldurraren eta paranoiaren menpeko orainaldi egongaitz eta paranoikoa deskribatu du estatubatuarrak zolitasun narratiboz eta estilo hipnotikoz, eta trebetasunez ekarri du euskarara Aritz Gorrotxategik.
Baden Verboten
Iker Aranberri
Asier Urkiza
Diesel
Bertol Arrieta
Nagore Fernandez
Maitasuna eta dirua, sexua eta heriotza
Mckenzie Wark
Jon Jimenez
Basokoa
Izaskun Gracia Quintana
Joxe Aldasoro
Zuzi iraxegia
Amaia Alvarez Uria
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
O.ten gaztaroa neurtitzetan
Arnaud Oihenart
Gorka Bereziartua Mitxelena
Ez-izan
Jon K. Sanchez
Aiora Sampedro
Pleibak
Miren Amuriza
Jon Jimenez
Ehun zaldi trostan
Ainhoa Urien
Asier Urkiza
Oroi garen oro
Beatriz Chivite
Nagore Fernandez
Jakintzaren arbola
Pio Baroja
Aritz Galarraga
Antropozenoaren nostalgia
Patxi Iturregi
Hasier Rekondo
Francesco Pasqualeren bosgarren arima
Unai Elorriaga
Mikel Asurmendi
Baden Verboten
Iker Aranberri
Paloma Rodriguez-Miñambres