« Poesia, agian | Kirats artean ere arnasten »
Ulises / James Joyce (Xabier Olarra) / Igela, 2015
Ithakara bidean Edorta Jimenez / Deia, 2016-03-12
The Sunday Times Literary delakoaren iritziz, 2014ko liburua izan zen, non-fiction atalean. Titulua, The Most Dangerous Book (libururik lanjerosena). Tituluari tremendismoa bazerion, zer esan The Battle for James Joyce’s Ulysses azpitituluaz? Amua irentsi nuen. Damurik gabe diot hamabost egun eman nizkiola Kevin Birmingham niretzat ezezagunak sinaturiko batailaren kontaerari. Damurik ez.
Hamabost egun, hutsaren hurrengoa tarteka, inoiz ez oso luzaz eta beti irakurtzen amaitu beharraren kontzientziaz Joyceren lanei, eta batik bat Ulises berari, emanak nizkion berrogeitabi urteen aldean, hemeretzirekin ostu baikenuen liburukotea, ona ere ez omen zen gaztelerazko Argentinako edizio hartan. Eskerrak, ez bainintzen ehungarren orrialdera iristeko gai. Lapurretan kide izan nuenak orduantxe osorik irakurri zuen. Lapurreta Bilbon izan zen, bai. Hura baino lehenago Exiles (Atzerriratuak) antzezlana neukan irakurrita, gazteleraz. Gazteegia nintzen, ez nuen Joyceren handitasuna liburuan inon atzeman. Ez zen amore eman behar. Joyce Literatura Unibertsaletan Ithaka da, letra larriz.
Lapurretaren Bilbon izan zen, laurogeikoetako hamarkadan egin zen mahai-inguru sonatuenean, Atxaga eta Txillardegiren artekoan, hantxe agertu zen literatura eta konpromisoarena. Aldi bertsuan Jon Juaristik beste hitzaldi bat eman zuen, euskaraz nobela bakarra ez zegoela-eta, bide batez, nobela izena merezi zuen bakarra Ulises zela. Berak, Ithakara besteok baino goizago abiatua, ingelesez bide zeukan irakurria.
Ez zegoen amore ematerik. J.A. Arrieta nik neuk miretsiak ere Joyceri buruz idazten zuen. Halaxe hartu nuen Dubliners (Dublindarrak) narrazio-bilduma. Liburu ederragorik! Eta hara, A portrait of the artist as a young man (Artistaren gaztetako erretratua) irakurri nuenean James Joycerekin itzel identifikatu nintzen, neu ere barnetegi katolikoan egon bainintzen ikasle. Gaztelerazko edizio berria eskuratu nuen. Erosita, horraino iristen nintzen. Udaldi bat eman nion, berriro hartuz eta tarteka baztertuz. Eta bai. Zer edo zer antzematen hasi nintzaion. Barre egin nuen lehenik, gozatu hurrengo.
Haatik, ez nuen guztiz-guztiz amaitu, horra zeri esaten zaion patua. Joyceren lagun Nora Barnacleren biografia lehenago irakurri nuelakoan nago. Egundoko emakumea, sekulako liburua, Ithakara iristen ari ote nintzen?
Bada, liburuarengatiko batailarena irakurri ondoren, hantxe ekin nion hura bera ingelesez irakurtzeari. 2015ko udaberrian, Dublinen, hain pozik ze, barkagarri deritzot nire ausardiari, Itsasontziz aldatua, Ulises berria nintzen. Ez nekien liburua euskaraz laster izango zenik. Orain, berori ari naiz tarteka irakurtzen. Hamalaugarren atalari ekin diot lehenik, Mollyren bakarrizketari hurrengo, bat eginez Kevin Birminghamez. Zein liburu lanjerosa, Ulises! Batik bat kristau kosmobisioan ardazturik garatu den Mendebaldeko kulturarentzat. Lehergailu hutsa. Eta bai, Xabier Olarrak gure portuan utzi digun ontzi honekin bai, berrogei eta hamar urteren buruan Ithakara iritsiko naizelakoan nago. Jakinik, noski, honelako Ithakek, horrelako idazleek, zer esan nahi duten. Joycek bidaia eman digu. Esker oneko nago.
Itzala
Maixa Zugasti
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Asier Urkiza
Fikziraultzaileak
Kamikaz Kolektiboa
Nagore Fernandez
Haurdunaldi oharrak
Yoko Ogawa
Maialen Sobrino Lopez
Ni, laiko
Markos Zapiain
Mikel Asurmendi
Zainetatik zilarra
Nahia Intxausti
Maddi Galdos Areta
Alderantzira zamalka
Mckenzie Wark
Irati Majuelo
Harakinen alaba
Yurre Ugarte
Joxe Aldasoro
Gaueko zaintzailea
Julen Belamuno
Mikel Asurmendi
Erbeste
Juan Garzia
Asier Urkiza
Barne zerbitzuak
Katixa Agirre
Maialen Sobrino Lopez
Biba gorriac!
Imanol Murua Uria
Mikel Asurmendi
Mundu guztiak
Ruben Sanchez Bakaikoa
Patxi Iturregi
Terraza debekatua
Fatima Mernissi
Amaia Alvarez Uria