« Ithakara bidean | Behaketa analitikoa »
Laranja bat zaborretan / Patxi Zubizarreta / Elkar, 2015
Kirats artean ere arnasten Xabier Etxaniz Erle / Gara, 2016-03-12
Zubizarretaren kontakizun honi hasiera emateko “Ibrahim jauna eta Koranaren loreak” liburuko pasarte bat jarri digu egileak; honela hasten den pasartea: “Toki pobre edo aberats batean ote zauden jakiteko, begiratu zakarrontziei”. Eta Kairoko zakarrontzietatik bizi direnen inguruko istorioa kontatzen digu idazleak oraingo honetan; pobreen arteko pobreenen istorioa. Baina gazte hauek ere badituzte beren ametsak, beren jakin-mina, beren bizi gogoa. Eta hauetako gazte bat dugu liburu honen protagonista, Karabino.
Istorio gordina kontatzen zaigu, “Mokattan, gure auzunea, asto batek asfaltoan kraskatutako intxaur baten antzekoa da. Kras-kras. Eta nik lehenbailehen atzean utzi nahi izan ditut satsak eta kiratsak, zakur argalak eta oilo gosekilak. Eta, Kairora bidean, zaborretara doan lehen kamionetak aurrera nauenean, ez bat ez bi, haren xafla herdoilduari heldu diot. (…) Bost axola kamionetak zabaltzen zuen hauts trinkoa gosaldu behar izatea”. Eta Karabino auzo pobrea utzi eta aberatsak bizi diren auzoraino iristen da eta han Mercedes batetik irten den neskak zakarretara botatako laranja eskuratuko du. “Ez dut gogoratzen laranja bat egundo osorik jan izana”.
Karabino zaborra biltzen eta birziklatzetik bizi den mutikoa izateaz gain ameslari ere bada; edo ameslari esaten diote: “Ametsak uso mezulariak bezalakoak dira niretzat. Mezuak ekartzen dizkidate lehenalditik. Edo etorkizunetik”. Eta hain zuzen laranja jan ondoren hau zaborretara bota duen neska ikusi du ametsean, hilerrian aitaren hilobiaren aurrean hegazkin istripuan hil ondoren. Karabinok neskari abisatu behar dio; aitak ez du hegazkin hori hartu behar…
Karabinoren eta Nada neska aberatsaren istorioaz gain “Laranja bat zaborretan” honetan beste milaka istorio agertzen zaizkigu; protagonistaren ezagunek dituzten arazoak, arrebaren gaixotasun larria, zaborra Mendebaldeko enpresen esku uzteak sorrarazten dien arazoa zaborretik bizi diren koptoei… finean, distantzia jarrita hemen ere aurki ditzakegun egoerak. Eta horiekin guztiekin batera, ipuin kontalaria.
Zubizarretak bere hainbat lanetan erakutsi izan digun moduan oraina eta lehena, modernitatea eta tradizioa batzeko joera du. Iraganetik orainera pasatzea, esperientziatik, kontakizunetik, historiatik ikastea. Eta tradizioaren kontakizun horretan ipuin kontalaria dugu lan honetan: “Hildakoen Hirira joan beharra neukan. Hildakoek eta bizidunek habitatzen duten Kairoko kanposantu entzutetsura. Al-Qaraba. Ametsean bezala, han bizia topatuko nuelakoan. Bertan itsu batek ikusmena emango zidalakoan…”, eta itsu horrek lau mila urte lehenagoko istorio bat kontatuko die, Jakob patriarkaren sendiarena, honen hamaikagarren seme Joserena zehazkiago.
Kontakizun biak tartekatuko dira kapituluetan zehar, Karabinoren istorioa eta iluntzean itsuari entzuten diona; poliki-poliki Karabinorenean itsua ere azalduko da eta Joseren istorioak lagundu egingo dio mutikoari.
Orain artekoak irakurri dituenak ikusi ahal izan du Zubizarretak elementu poetikoak erabili dituela bere narrazioan, kontakizuna aberasteko, narrazioa edertzeko, irakurlearen gozamena areagotzeko. Eta helburu berberekin dauzkagu Mintxoren irudi koloretsuak edo, hala nahi izanez gero, Felipe Barandiaranen ahotsa eta Pello Ramirezen musikari esker, itsuaren istorioa entzuteko aukera Interneten bidez.
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi