« Kirats artean ere arnasten | Hitzen azala »
Begira zenbat argi, maitea / Annie Ernaux (Xabier Aranburu) / Igela, 2015
Behaketa analitikoa Iker Zaldua / Gara, 2016-03-12
Generoari dagokion atalean, saiakera ipintzea erabaki dut. Igelaren gunean ere ez dut generoari buruzko zehaztasunik aurkitu. Horrenbestez, nire ebazpena lasaiago eman dut, norbaitek kontra egingo ote didan beldur gutxiagoz. Beste gune batzuetan ere begiratu dut eta aurkitu ditut zenbait etiketa, esate baterako, Paris, denda, Igela, supermerkatu, Ernaux edo Xabier. Hor ere generoaren arrastorik ez.
Hala ere, uste dut, irakurri duten gehienak bat etorriko direla nirekin. Supermerkatu batean ia urtebetez egindako behaketaren ostean hartutako oharrekin landutako eguneroko baten aurrean gaude. Eginahala analitikoa da, azterlan bat ere izan daiteke, idazkera literarioak salatuko ez balu.
Liburuaren kontrazalean adierazten denez: “Saltoki handien mundua azalduko digu, bada, idazleak. Erosketak egitearen alde ‘nekagarria’ alde batera utzita”. Esango nuke, Ernauxen ekimenaren abiapuntua, berez, hori bera zela, saltoki handiei “barnetik” erreparatzea, halako lekuetan batzen den hutsaltasuna eta aniztasuna plazaratzea, marketin-estrategiak azaleratzea, bertako apaletako ausazko antolaketa zorrotz, zehatz eta ongi ikertua agerraraztea, bertan ematen diren ustezko kasualitateak kausalitate direla frogatzea.
Baina behaketak harago eramaten zaitu normalean, gure egunerokotasunaren erritmoaren abiaduraz ikusten dugun horretan ikusezinak ziruditen xehetasunak topatzen ditugu. Kasu honetan ere, Ernauxek, supermerkatuaren mugak zeharkatzen dituen gaiak jorratu ditu, arrazakeriaz mintzatu da, botereaz mintzatu da, generoari eman ohi zaion tratuaren inguruan mintzatu da, gizarteak, inon idatzi gabe, ezarrita dituen arauez mintzatu da, burgesiaz mintzatu da eta langile-klaseaz mintzatu da. Apaletan pilatutako produktuen eta iragarkien artean bezeroak ez ezik, pertsonak ibiltzen baitira, eta pertsona horiek beren usadioak, ohiturak, maniak eta gizarte-markak izaten dituzte.
Egunerokoari ekin aurretik, halako sarrera moduko bat egiten du Ernauxek eta bertan ere aitortzen du berak: “Hipermerkatu bat sekula zapaldu ez dutenek ez dute ezagutzen Frantziako egungo errealitate soziala”. Argi dago beraz, saltokien munduari buruzko azalpena baino zertxobait gehiago ezkutatzen duela liburuak. Sarrera horren amaieran gaineratzen duenez: “Oharrik eta sentipenik gabeko irakurketa bat da hau, leku horietan gertatzen den edozer atzemateko ahalegin bat”. Bada, horretan ez du asmatu, izan ere, sarri irristatzen zaizkio atzemandako horretaz aparte berak egindako oharrak, salaketa kutsu agerikoa dutenak: “Hipermerkatuen eta ekonomia liberalaren eremuan, umeak maitatzea hau da: haiei ahalik eta gauza gehien erostea”; “Emakumeen eremuaren luzapen moduko bat dira super eta hipermerkatuak, etxeko unibertsoaren hedapena”.
Bereziki azpimarratuko nuke generoari eman ohi zaion tratuari buruzko kezka, emakumeen eremutzat ditu supermerkatuak, eta sarritan heltzen dio gaiari, bertan ikus daitezkeen gizonak galduta daudela edo gizonezko saltzaileak informatika sekzioan daudela adieraziz. Liburua berez den gizarte-kritika honetan, gehien kritikatzen duen kontua, gaia, alderdia, horixe da, generoari eman ohi diogun tratu hori.
Lehen pertsonan dago idatzia liburua, erraz irakurtzen da, itzulpen-lana ere fina baita, eta laburra da, gure igande euritsuetan gogoeta eginarazteko aproposa.
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Mikel Asurmendi
Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta
Maialen Sobrino Lopez
Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena
Mikel Asurmendi
Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Itzala
Maixa Zugasti
Maialen Sobrino Lopez
Barazkijalea
Han Kang
Jon Martin-Etxebeste
Café Mokka
Jabier Muguruza
Aiora Sampedro
Itzala
Maixa Zugasti
Mikel Asurmendi