« Zu eta biok | Urradura sakon batetik »
Beltzaren koloreak / Jon Alonso / Susa, 2016
Nobela beltzaz Javier Rojo / El Diario Vasco, 2016-02-06
Saiakera baten aurrean gaude non euskal idazleak nobela-genero horrek historian zehar eskaini dituen emaitzak errepasatzen dituen. Ez da literaturaren alorrean egindako ikerketa lana, jatorriz eta itxuraz nobela beltzak irakurtzean sortzen diren iradokizunak, ideiak, hausnarketak biltzen dituen ohar-bilduma baizik. Ohar horien atzean idazleak Elizondon 2015ean egindako mahai-inguru baterako erabilitako materiala aurkitzen da. Material hori nolabait sistematizatu du Alonsok, oharrak nobela beltzaren historiaren arabera ordenatuta. Edonola ere, oraindik ere gelditzen da liburu honen egituran oharren forma hura. Alonsok nobela beltzaren historia marka dezaketen lau ataletan sailkatu ditu oharrak. Lehenengo atalean genero honen klasikoetan zentratzen da. Eta horretarako Hammet eta Chandler bezalako idazleen lanetatik abiatuta, honelako nobelen kanon moduko bat aurkezten du. Korpus bezala euskaraz irakur daitezkeen nobelak agertzen dira, batez ere Igela argitaletxearen eskutik argitaratu direnak, honetan Jon Alonsok malgutasun handiz jokatzen badu ere. Eta eredu horiek azaltzerakoan, ikertzailearen irudia ezin hobeto azpimarratzen digu, jarrera kriminala argitu nahi duen pertsona erdigunean kokatzen baita bere argumentazioan. Hurrengo atalean modelo hori nola txertatzen den Europan azaltzen du, eta beste eskualde eta beste garai batekoa den nobela genero honek sinesgarritasunaren aldetik lehenengo ahuleziak erakusten ditu. Ahulezia hauek nabarmendu egiten dira “Polizia sozialdemokrataren aroa” deitzen den atalean. Krimena argitu nahi duena ez da, dagoeneko, polizia-indarrak mesfidantzaz ikusten dituen ikertzailea, baizik-eta polizia barruan kokatzen den pertsonaia jatorra, oztopo guztien kontra krimena argitu nahi duena. Azken atalean, besteak beste Dolores Redondoren kasuaz hitz egiten du. Azken ataletara heltzean Jon Alonsoren ikuspuntua urrunduz doa literaturatik eta gehiago zentratzen da planteamendu ideologikoetan, polizia jator eta demokrataren irudia sinestezina zaion aldetik. Nire ustez idazleak arreta gehiegi jartzen dio ikertzailearen irudi horri, inpresioa baitaukat honelako nobeletan askotan jarrera kriminala askoz interesgarriagoa dela horren gaineko ikerketa baino.
Bakea, bakea
Xabier Montoia
Asier Urkiza
Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena
Nagore Fernandez
Martxoak 3
Jon Martinez Larrea
Maialen Sobrino Lopez
Silueta
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Etxe bat Husaviken
Uxue Juarez
Irati Majuelo
Guztia urruntzea da
Hasier Larretxea
Paloma Rodriguez-Miñambres
Diesel
Bertol Arrieta
Joxe Aldasoro
Zer egin Miranderekin?
Askoren artean
Mikel Asurmendi
Sakelako bihotzak
Julen Apella
Asier Urkiza
Ni, laiko
Markos Zapiain
Nagore Fernandez
Zorretan
Agurtzane Intxaurraga
Maialen Sobrino Lopez
Haurdunaldi oharrak
Yoko Ogawa
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Sakelako bihotzak
Julen Apella
Jon Agirre
Emognosia
Mitxelko Uranga
Mikel Asurmendi