« Nobela beltzaz | Paranoia sentibera »
Egiaren egarriz / Henriette Aire / Maiatz, 1989
Urradura sakon batetik Aritz Galarraga / Argia, 2016-02-07
Lehenik, Itxaro Bordaren Emakumeak idazle saiakera hartan izan genuen haren berri —“esan nion ez nuela parte hartu nahi liburu horretan, ni ez nintzela ez idazle sentitzen, ez emakume idazle sentitzen ere. Eta atera egin zituen olerkiak!”—.
Henriette Aire. Urepelen sortua. Kontxo, aitaren alaba, Aire ahizpa-neben arteko bat, nagusia. Hazka gehixeago eginez, harrapatu genion poesia liburu bat, Egiaren egarriz. Bordaren antologiako bi poema aurkitu ditugu bertan —apur batean moldatuak, finduak—, hirugarren bat gelditu zen bidean. Ordainetan, beste hemezortzi poemekin osatu zuen bilduma, guztira hogeita bat.
Josu Landak xehatu zituen: “Libre ezin bizitzeak eta maitasuna nahi bezala ezin gozatzeak” markatzen ditu denak —“Nahi duena ezin ukana duenak/ Eta ukan dezakena ez nahi/ Daukana ezin dezake maita”—; mundura egokitu ezinean dabilen gizakia dute protagonista —“Herria herri maitea/ Nahi zintuzket askatu/ (…) Bainan nola ditzazket/ Moztu zure kateak/ Ni loturik nagoenian/ Preso gizartean”—; eta are arrotzago sentitzen da emakumea mundu horretan, zapalduta —“Altxa burua emazte/ Ez egon bide erditan/ Bizitzak balio du/ Bizitzea”—. Landak, oraindik: “Urradura sakon batetik sortzen dira hitzak”.
Urradura sakon hori zein izan daiteke, ordea. Akaso besterik, baina bat egin izan du publiko inoiz Airek: “Parisen bizi izan naiz, hamaika urtez. Hamaika urteren buruan, senarrarengandik banandu eta erabaki nuen berriz Euskal Herrira etortzea, hiru semeekin. Aitak gaizki hartu zuen, eta esan zidan: ez dut nahi gehiago esan dezazun inori ene alaba zirela, eta ez dut nahi jin ziten gehiago etxera”. Urradura sakon hori garbi agertzen da Uste zinuen izeneko poema luzean, “dozena bat orrialdeetan zehar bizitzaren ikuspegi zapuztu baina azkenean optimista” eskaintzen digun horretan. Ikuspegi zapuztua: “Zure uztarria/ Ezin jasana duzula?/ Bakartasunean/ Eta zuhaurek/ Arduratu nahi duzula/ Bizitzeko gelditzen zaizun/ Zure biziaz?/ Burutik joan ote zira?”. Baina azkenean optimista: “Ikusten zaitut zoriontsu/ Zure osotasunean/ Zoriontsu/ Maitasunean”. Eta optimista, akaso, nork daki, inoiz publiko egin izan duen honegatik: “Gero etorri nintzen, aita Bordelen zegoen ospitalean, hara joan nintzen eta oso ondo pasatu zen, txuritxuri, larri zegoen ohetik ni ikusita jeiki zen eta besarkatu ginen… Bidean esan zizkidan haiek ez baitziren aitarenak berarenak, inguruak esanarazi zizkion, haren malkoetan ikusi nuen”.
Bidean, halaber, nobela bat hasia, eta denbora eskasiaz ez egina. Domaia da, hartara, urradura sakon hark, edo beste batzuek, emaitza gehiago eman ez izana.
Itzala
Maixa Zugasti
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Asier Urkiza
Fikziraultzaileak
Kamikaz Kolektiboa
Nagore Fernandez
Haurdunaldi oharrak
Yoko Ogawa
Maialen Sobrino Lopez
Ni, laiko
Markos Zapiain
Mikel Asurmendi
Zainetatik zilarra
Nahia Intxausti
Maddi Galdos Areta
Alderantzira zamalka
Mckenzie Wark
Irati Majuelo
Harakinen alaba
Yurre Ugarte
Joxe Aldasoro
Gaueko zaintzailea
Julen Belamuno
Mikel Asurmendi
Erbeste
Juan Garzia
Asier Urkiza
Barne zerbitzuak
Katixa Agirre
Maialen Sobrino Lopez
Biba gorriac!
Imanol Murua Uria
Mikel Asurmendi
Mundu guztiak
Ruben Sanchez Bakaikoa
Patxi Iturregi
Terraza debekatua
Fatima Mernissi
Amaia Alvarez Uria