kritiken hemeroteka

8.698 kritika

« | »

Poesia kaiera / Ingeborg Bachmann (Nagore Tolosa) / Susa, 2015

Momentu goren horiek Igor Estankona / Argia, 2016-01-03

Nagore Tolosaren eskutik datorren Ingeborg Bachmannen (Klagenfurt, Austria, 1926 – Erroma, 1973) poema antologia honen erakargarritasuna bilaketan dago. Poetak urte gutxiren buruan agortu zuen bere etorri poetikoa, idazten bazekiela baina idazteko beharrik ez zuela susmatzen hasi zenean. Idazteko beharra nondik datorren, poemaren funtzioa zein den, eta are hizkuntzaren beraren zentzu autonomoa zein izan daitekeen, hara Bachmannen —eta garaiko beste batzuen— akuilua.

Poema hauek irakur daitezke bere horretan, edo poesiaren zentzuaz hausnarrean: “Tonua aurkitu dute, / are, tonua, / axola ez duen hots-muga, / hots-hesia / hain dago bakarrik, / hain bakarrik, ezer / ez baitzaio iristen”. Krisi ideologiko eta literarioaren ondorio poetiko ere bada zeozelan Ingeborg Bachmannen obra. Zerbait berria aurkitu beharrean izan zirenen geldotasuna dauka, eta era berean sakonki kilikagarria da. Emakume erreboltariaren hitza aurki daiteke hemen, errebelatu dena hizkuntzaren mugen kontra, ohartu dena hitz bakoitzaren garrantziaz: “Isiltasunaren haria / odolaren uhinean tenkaturik, / bihotz ozenetik heldu nizun”.

Doktore tesia Heideggerren inguruan ondu zuen, baina gehiago dirudi Wittgensteinen jarraitzaile. Garai konkretu baterako hizkuntza hain zuzen hizkuntzaren azterketatik iritsi gura izan zuen belaunaldiko ordezkaria da. Ez alferrik, hitzak agortuxeak ematen zutenen gerraoste mikatza bizitzea tokatu zitzaion, Europa bere baitan bildurik eta isilik zegoen tertzioa. Beñat Sarasolak hala definitzen du hitzaurrean testuinguru hori: “Alemaniako gerraondoko idazle gehienek egoera muturreko bati egin behar izan zioten aurre. Ez soilik materialki herrialde suntsitu bat berreraiki behar izan zutelako, baizik eta kulturalki, nazismoaren ondoren, idazteari esanahi berri bat aurkitu behar izan ziotelako. Guztiek erantzun behar izan zioten aldez edo moldez galdera berari: nola idatzi nazismoaren ondoren?”.

Nola irakurri beraz antologia hau, isiltasunaren ideia buruan erabili barik? Hemen literatura da problema. Zelan esan gauzak, alegia. Esatearen ondorio garenez gu ere, hitzek pisu bat hartzen dute normalean ez daukatena: “Giltzalore eta hirusta / sorginduen gauean, / bustizkidazu oinak, / arinago ibil nadin”.

Poesia modu honetan irudiak —giltzalore eta hirustak— daude bakarrik denboratik at. Gure baitan dardara egiten dute euren hotsarengatik, euren pisuarengatik… azken batean, gu geu ere hizkuntza garelako eta haren erabilpenaren produktu.

Bachmann aipatzen denean aipatzen dira erreskadan Rilke, Celan. Baina liburu honetan irakurleak ikusiko duenez, askoz erradikalagoa da, klasikoki berria, Bachmannen poesia.

Azken kritikak

Haize begitik
Mikel Ibarguren

Maddi Galdos Areta

Bide bihurrietan
Elena Martinez Rubio

Asier Urkiza

Moebiusen ertzak
Garazi Kamio

Nagore Fernandez

Zainetatik zilarra
Nahia Intxausti

Paloma Rodriguez-Miñambres

Landura
Jose Luis Otamendi

Mikel Asurmendi

Harakinen alaba
Yurre Ugarte

Irati Majuelo

Clevesko Printzesa
Madame de La Fayette

Aritz Galarraga

Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena

Joxe Aldasoro

Akabo
Laura Mintegi

Mikel Asurmendi

Mio marito deitzen zion
Joxean Agirre

Asier Urkiza

Nonahiko musika
Juan Kruz Igerabide

Nagore Fernandez

Barazkijalea
Han Kang

Maialen Sobrino Lopez

Beste urte batez
Samira Azzam

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Ulhaintsaren negarra
Jon Garmendia

Aiora Sampedro

Artxiboa

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

2025(e)ko iraila

2025(e)ko abuztua

2025(e)ko uztaila

2025(e)ko ekaina

2025(e)ko maiatza

Hedabideak