« Momentu goren horiek | Heriotzarantz alderrai »
Lainoa janez / Juan Kruz Igerabide / Erein, 2015
Euriaren inguruan Javier Rojo / El Diario Vasco, 2016-01-09
Juan Kruz Igerabideren azken poema liburua metafora handi baten inguruan egituratuta dago. Liburuak “Lainoa janez” du izenburua baina metafora handi hori zeharka baizik ez da aipatzen izenburu horretan. Osagai egituratzaile moduan agertzen den irudi hori euria da. Lehenengo momentu batean euri-garaitik idatzita dagoela ematen du. Talai horretatik begira agertzen zaigu subjektu poetikoa. Atzera begira dugu beraz, oroitzapenetan bere izaera aurkitzen baitu subjektuak. Alde honetatik, oroitzapenen eta egitasmoen orekaren aurrean nabarmena da subjektua oroitzapenen aldean jartzen dela, gehiago baitago iraganera begira etorkizunera baino, Baina nostalgiaz betetako begirada egon litekeen leku horretan idazleak ironia puntu bat jartzen ere jakin du. Eta horretarako poeta bere burua urrunetik ikusteko gai agertzen zaigu, nitasuna subjektu moduan ez ezik objektu moduan ere aurkezten duelarik. Baina euriak izaera bikoitza duen aldetik aukeratu da irudi hori ardatz moduan agertzeko, azken finean kontrakoak batzeko ahalmena baitu. Euria poema batzuetan zerua eta lurra lotzen dituen hari modukoa da, zerua lurrera hurbilduz, zerutiarra eskueran utzita. Baina batez ere euriaren izaera bikoitza urtaroekin erlazionatzen denean agertzen zaigu. Lehenengo momentuan udazkeneko euri baten aurrean kokatzen gara poema hauetan, baina udaberrikoa ere bada euria, eta orduan amaiera baten iragarle izan beharrean hasieraren iradokitzaile dugu euri hori. Euriaren irudian malkoak daude, noski, baina baita ere lurra eradoskitzen duen ura. Existentziaren metafora bezala agertzen zaigu horrela, heriotza eta bizitza batuz. Bere poemetan Igerabidek esentzialera jotzen du, haikuetan ohikoak diren baliabideak edozein poematan ere erabil daitezkeela erakutsiz; hitzak, beraz, biluzik agertzen zaizkigu, apaindurarik gabe, azken finean Igerabidek poemak egiteko duen teknika soberan dagoen guztia kentzean baitatza. Artea, literatura eta filosofia lagun dituelarik, poesia honetan Igerabide gizakiak gizakiago bihurtzen dituen transzendentziaren bila dabil, gizakia beti erdigunean jarrita.
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi