kritiken hemeroteka

8.544 kritika

« | »

Neguko egunerokoa / Paul Auster (Oskar Arana) / Txalaparta, 2015

Bizitza literario bat Saioa Ruiz Gonzalez / Argia, 2015-12-20

Gorroto dut pertsona batek bere autobiografia idazteari ekiten dionean. Zer pasatu behar zaio burutik, bere bizitzak liburu bat merezi duela pentsatzeko?

Betidanik uste izan dut, eta baliteke okertzea, bi arrazoik bultza dezaketela pertsona bat bere autobiografia idaztera. Lehena, errekurtso falta. Hau da, kreatibitatea agortzen hasi zaionaren seinale, eta hortaz, bere azkenetan dagoen idazlea delako. Eta bigarrena, kreatibitate hori inoiz ez da existitu eta, beraz, idazle frustratu bat delako. Ez da inondik ere gure idazlearen kasua.

Esan gabe doa, Austerrek luze eta sobera irabazi duela idazle izatearen meritua. Nik hamasei urterekin ezagutu nuen eta harrez geroztik kuttunetarikoa dut, horregatik barkatzen diot bere bizitzaz idatzi izana. Bere hitzetan bidaiatzea plazer hutsa da niretzat, baina egia da azken urteotan bere kreatibitatea agortzen hasia dela istorioak asmatzearen kontuari dagokionean. Oso kontzientea naiz nire zorroztasunaz, kritikatzea erraza delako, batez ere kritikarioi idazle frustratuak garela leporatu zaigunean.

Neguko egunerokoa (Winter Journal, 2012) ez da edonolako autobiografia, eta ez dauka zerikusirik idazlearen gainerako liburuekin. Baina, onartu beharra dut, irakurri dizkiodan guztien artean austerianoena dela.

Metaforikoki neguari lotuta dauden zahartzaroaren lehen aztarnek bultzatu dute Paul Auster barrura begiratzera. Bere memoriaren proiekzio honetan zehar, sei urte zitueneko neguarekin hasi eta hirurogeita bost urteko neguarekin amaitzen diren haririk gabeko diapositiben nahasketa bat eskaintzen digu. Horrela datoz oroitzapenak askotan; gainjarrita, nahasirik.

Autobiografiatik aldentzen duen ezaugarrietako bat darabilen bigarren pertsona da: “Pentsatzen duzu zuri ez zaizula inoiz gertatuko” (7. orria). Bam! Austerren esaldi tipikoenetako bat. Erradiografiak begiratzen dituen medikuaren antzera, gorputzetik atera den arimak idazten du bizitzak utzi dizkion arrasto fisiko eta emozionalez hausnartzeko: “Orbaina meheagotu egin da urteekin, baina oraindik ere hor dago bila hasten bazara, eta zorte onaren ikur hori aldean eramango duzu hilobira arte” (13-14. orriak). Erantzunen bila dabilen arima ere bada: “Ikusirik zure iraganeko porrotak, zure irizpen okerrak […]. Saiatu zara asmatzen zortearen ustekabeko aldaketa horren arrazoia. Baina inoiz ez duzu aurkitu erantzunik” (224. orria). Horrela, Austerren bereizgarria den efektu metaliterarioa antzematen dugu: irakurtzen dela idazten duen idazlearena.

Neguko egunerokoa bere obra osoaren sintesitzat har daiteke. Bizi bat literatura bilakatua edo literatura bizitza bilakatua. Ba al da gauza ederragorik?

Azken kritikak

Oihaneko ipuinak
Horacio Quiroga

Jon Jimenez

Reset
Aitziber Etxeberria

Mikel Asurmendi

Baden verboten
Iker Aranberri

Jose Luis Padron

Gizaberetxoak gara
Mikel Urdangarin Irastorza

Jon Jimenez

Iragan atergabea
Julen Belamuno

Hasier Rekondo

Haragizko erreformak
Mari Luz Esteban

Mikel Asurmendi

Eusqueraren Berri onac
Agustin Kardaberaz

Gorka Bereziartua Mitxelena

Juana
Jon Artano Izeta

Mikel Asurmendi

Kontra
Ane Zubeldia Magriñá

Jon Jimenez

Simulakro bat
Leire Ugadi

Maddi Galdos Areta

Carmilla
Joseph Sheridan Le Fanu

Ibon Egaña

Kontra
Ane Zubeldia Magriñá

Paloma Rodriguez-Miñambres

Patrizioak eta plebeioak
Kepa Altonaga

Mikel Asurmendi

Turismo hutsala
Fito Rodriguez

Asel Luzarraga

Artxiboa

2025(e)ko abuztua

2025(e)ko uztaila

2025(e)ko ekaina

2025(e)ko maiatza

2025(e)ko apirila

2025(e)ko martxoa

2025(e)ko otsaila

2025(e)ko urtarrila

2024(e)ko abendua

2024(e)ko azaroa

2024(e)ko urria

2024(e)ko iraila

Hedabideak