kritiken hemeroteka

8.670 kritika

« | »

Poesia kaiera / Jorge de Sena (Rikardo Arregi) / Susa, 2015

Itsaso zabalak Igor Estankona / Argia, 2015-11-29

Beñat Sarasolak darabil hitza kaieraren hitzaurrean: indarra. Jorge de Sena (Lisboa 1919 – Santa Barbara, AEB 1978) poesia-modu konformagaitzaren adibidea da, eta poesia izan zuen izpiritu horren lubaki. Nobela bi utzi zituen portugesezko literaturan funtsezkoak (Sinais de fogo eta O físico prodigioso) eta kritika eta azterlan hainbat. Baina bera lirikan zen maisu, hitzaren bila beti: “Ene lurra ez da esanezina./ Esanezina ene lurrean bizitza da./ Esanezina esan ezin daitekeena da”.

Rikardo Arregik itzulpen honen bidez gerturatu gaitu beraz hizkuntzaren mugak aintzat hartu barik beti esanahi berriak bilatzen zituen poetaren obrara. Portugalen hasi, Brasilen jarraitu eta AEBetan buka, De Senaren bidea izan da hermetismotik surrealismora eta handik poesia zuzen eta efektibora. Beraz neoerrealistekin ez zuen bat egin, eta pentsamendu aldetik ere ez zen garbiro lerratu, eta “dena modu guztietan esanda” utzi nahi izan zuenak modu infinituekin egin zuen talka halabeharrez: “Hitz egidazue poesiaren misterioez,/ hizkuntza baten, arraza baten tradizioez,/ herri baten edo hizkuntza baten esperientziarekin/ baino esaten ez den hartaz. Astakirtenak”.

Kritika garratza egin zien poetak idazletzari, irakasletzari, bere garaiari, oraingo munduari. Jakintsua, ikasia eta arean buruiritzia, beharbada kategorikoki hitz egiteko zeukan ohitura horrek bihurtzen du bere lirika hain eder, hain erasokor eta konkretu: “Kretan, Minotauroarekin,/ poemarik gabe eta bizitzarik gabe,/ aberririk gabe eta espiriturik gabe,/ ezer gabe, inor gabe,/ hatz zikina izan ezik,/ nire kafea bakez hartuko dut”.

Kaiera hau irakurriz otu zait egon behar duela urpean Susakoek azaleratu dutena baino askoz gehiago, askoz modu gehiagotara esana. Rimbaudetik Quevedora, elipsitik hitz gordinera, Jorge de Senak ibili zituen itsasoak —gaztetan Cabo Verde, Angola, Sao Tomé egin zituen Sagres ontzi-eskolan— infinituak izan bide ziren, bere bizitzak legetxe.

Saldukeriarik gabeko poeta totala izan zen. Itzulpen hauetan ere pieza batzuk beste batzuk baino borobilagoak izan daitezke, baina denek dute ipar halako exijentzia bat idazten denarekiko. Exijentzia hori da izan dadila poema behintzat onesta, izan dadila behintzat, estetikoki, ideologikoki, historikoki, askatasunetik idatzia.

Azken kritikak

Bakea, bakea
Xabier Montoia

Asier Urkiza

Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena

Nagore Fernandez

Martxoak 3
Jon Martinez Larrea

Maialen Sobrino Lopez

Silueta
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Etxe bat Husaviken
Uxue Juarez

Irati Majuelo

Guztia urruntzea da
Hasier Larretxea

Paloma Rodriguez-Miñambres

Diesel
Bertol Arrieta

Joxe Aldasoro

Zer egin Miranderekin?
Askoren artean

Mikel Asurmendi

Sakelako bihotzak
Julen Apella

Asier Urkiza

Ni, laiko
Markos Zapiain

Nagore Fernandez

Zorretan
Agurtzane Intxaurraga

Maialen Sobrino Lopez

Haurdunaldi oharrak
Yoko Ogawa

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Sakelako bihotzak
Julen Apella

Jon Agirre

Emognosia
Mitxelko Uranga

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

2025(e)ko iraila

2025(e)ko abuztua

2025(e)ko uztaila

2025(e)ko ekaina

2025(e)ko maiatza

2025(e)ko apirila

Hedabideak