kritiken hemeroteka

8.826 kritika

« | »

12etan bermuta / Jasone Osoro / Elkar, 2015

12etan bermuta Usoa Alberdi Fernández / Aizu!, 2015-12

Liburu hau da pertsonaiak bat bera ere tente uzten ez duten horietakoa. Jasone Osororenean, pertsonaiak baino, gutako edozeinenak izan litezkeen gertu-gertukoak dira: ama, aita, amama, senarra, alaba, maitalea, anaia eta laguna. Esku arteko honetan, Bertarenak dira, eta ordena horretan mintzatzen da gure protagonista bere bizitza markatu izan duten horiekin guztiekin. Azken kapitulua bere buruari eskaini badio ere, ahots bakarreko solasaldi guztietan dihardu berari buruz, besteek berari nola eragin izan dioten aztertzen tematuta.

Aurpegiratuko dizkie, zein bereari eta sarritan uztartuta, abandonua, maitasun eza, arreta eza, gorrotoa, axolagabekeria… besteak beste. Erakutsiko dizkie, halaber, horrek guztiak beragan sorturiko oinazea, tristezia, amorrua, sumina, inbidia, berekoikeria, antsietatea… Sentimendu polit-goxo-on gutxi gordetzen ditu Bertak barrenean, haurtzaroa, gaztaroa eta helduaroa oroitzen dituenean; beraz, ez odolustearren-edo atera ditu liburu honetara errai erre horietan zutik jarraitzen duten bakarrak: arantzak.

Ulerterrazak dira, formari zein edukiari dagokienez, eta irakurleak ezagutuko ditu, ziur naiz, horietako bat baino gehiago; asko, akaso, ozenki onartuko ez badu ere. Zorionaren eta alaitasunaren bila dabilenak beste nonbait bilatu beharko ditu, 12etako bermut honek zapore garratza utziko baitio.

Azken kritikak

Nola esaten zaio agur ama bati
Uxue Razkin

Peru Iparragirre

Mari-alderrai
Colette

Aritz Galarraga

Erreplika
Maialen Berasategi Catalan

Ibon Egaña

Hegal egiten
Eneko Bidegain

Mikel Asurmendi

Sorbatza
Markel Sanchez

Asier Urkiza

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Nagore Fernandez

Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo

Amaia Alvarez Uria

Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia

Paloma Rodriguez-Miñambres

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak