« 12etan bermuta | Kasu ebidentziei »
Mendafin usaineko iluntzeak / Aintzane Galardi / Erein, 2015
Hegoaldeko paisaia Javier Rojo / El Correo, 2015-12-05
Azken bolada honetan euskal poesian ikusi izan dugu nola hainbat poetak beren nitasuna aurkezten duten era nabarmen batean. Poesia joera horretan poema sentimenduen agerpen moduan aurkezten da, ia bizitza pribatuaren aitorpen publikoa da-eta. Aurten honelako poema liburu batzuk irakurtzeko parada izan du euskal irakurleak. Testuinguru honetan, Aintzane Galardik aurkezten duen bidea desberdina da, “Mendafin usaineko iluntzeak” izenburua duen liburu honetan irakur daitekeen bezala. Hasteko esan behar da idazle honen izena oso ezaguna ez bada, ez dela euskal poesian ibilbiderik ez duelako. Izan, badu ibilbidea, eta interesgarria, baina ez du bere burua nabarmentzeko ahaleginik egiten. Eta era askotariko hedabideek errealitatearen izaera zein den determinatzen duten mundu honetan, hedabideetan ez agertzeak ikusezin bihurtzen du bat. Edonola ere, Aintzane Galardik bere idazlanetan plazaratzen du bere izena.
“Mendafin usaineko iluntzeak” izenburuko liburu honetan paisaiak agintzen du. Hegoaldera (Afrikako Iparraldera) egindako bidaia batek sortutako inpresioek osatzen dute liburuaren erdigunea. Paisaia horrek lasaitasun sentimendua zabaltzen du poemetan zehar, eta bertan sentsazio fisikoak nagusi dira. Askotan ematen du denbora izoztuta geratu dela, hegoaldera egindako bidaia ez ezik, denboran zehar egindako bidaia ere bai baita hor erakusten zaiguna, mundua beste erritmo batean mugitzen zen aspaldiko garai batera hurbilduko bagina bezala. Hegoaldera egindako bidaia honek batzuetan gogora ekartzen ditu erromantikoek egindakoak, zeinetan, mendebalde itogarritik ihesi, naturalezatik hurbilago zegoen mundu bat aurkezten baitzen. Baina mendebaldeko zibilizaziotik urruntzean agertzen zaiguna ez da kontraesanik gabe agertzen. Zibilizazioak inposatzen dituen muga estuetatik aldendu nahirik, konfliktoz (ezkutuko zein azaleko konfliktoz) beteriko mundu batera heltzen da. Itxuraz batzuetan paradisuaren irudiarekin pareka daitekeen mundu lasai batera hurbiltzen da bidaiaria ibilbide honetan, baina berehala kontzientea da paradisu hori ez dela benetakoa, errealitate historikoarekin topo egiten du-eta. Eta errealitate historiko honetan aurkezten dena batere atsegina ez delarik, desengainuak ere bere lekua izango du poesia honetan.
Octavio Paz gogoratuz, esan daiteke analogiatik ironiara iragan dela idazlea poema hauetan, poesia modernoaren sorreran egindako bide berdera laburtuz.
Nola esaten zaio agur ama bati
Uxue Razkin
Peru Iparragirre
Mari-alderrai
Colette
Aritz Galarraga
Erreplika
Maialen Berasategi Catalan
Ibon Egaña
Hegal egiten
Eneko Bidegain
Mikel Asurmendi
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero