kritiken hemeroteka

8.700 kritika

« | »

Poeta New Yorken / Federico Garcia Lorca (Juan Luis Zabala) / Erein, 2003

Protestaren arkitektura Jose Luis Padron / Bilbao, 2015-11

75 urte Federico Garcia Lorcaren Poeta en Nueva York argitaratu zela Mexikon. Liburua 1940an argitaratu zen lehen aldiz. Izan ere, 36ko Gerrak eragotzi zuen lehenik liburuaren argitalpena, eta egilearen heriotzak gero, 1936ko abuztuaren 16an frankistek atxilotu eta fusilatu egin baitzuten Garcia Lorca.

New Yorkera egiten duenean bidaia, Lorcak modernitatearen munduarekin bat egin eta hiriaren bere ikuspegia agertzen du. Lorcak agertzen duen hiria, New York hori, kaosaren munduaren agerpena ere bada. Pausu bat eman zuen, eta gaur bizi dugun mundua, hiriarena, modernitatearena, eta postmodernitatea ere, horiek agertu zituen poema liburu handi horretan.

Liburuaren ‘arkitektura’ guztia ez da nahitaez negatiboa. Egia da olerkiak bereziki eraginkorrak direla kapital metaketan oinarritutako sistemaren kontraesanei eta miseriari egindako salaketari dagokienez, baina larriminak leku egiten dio alaitasunari eta hirian naturarekin gozatzeko aukerari ere.

Poeta en Nueva York da Lorcaren libururik ezagun eta zabalduena, enblematikoena. New Yorkeko Columbia Unibertsitatean egonaldia egin zuen 1929. eta 1930. urteetan, eta Lorcak argi eta garbi erakusten duen jarrera antimaterialista hori, guztiz lotuta dago 1929ko urriaren Wall Streeteko porrotarekin. Poetarentzat errudun nagusia finantza gune hori da, gizarte-klaseen arteko desberdintasun izugarri krudelez eratu den hirian.

Juan Luis Zabalak hartu zuen Poeta en Nueva York liburuko hiria, liburuko espiritua, New York hura euskal hizkuntzatik ere ikusgarri egin eta geure eskura jartzeko lana.

Ereinek 2003an argitaratu zuen paperezko edizioan. Susak Juan Luis Zabalak itzulitako Poeta New Yorken osorik, eta Garcia Lorcaren testu euskaratuei buruzko informazioa eta horietako batzuk irakurgai jarri ditu Armiarma web gunean.

Poeta New Yorken, unibertsala eta konkretua, pertsonala eta kolektiboa, bidaia da mendebaldeko gure zibilizazio honetako zimenduetaraino, Lorcak inork ez bezala ikusten eta ulertzen jakin zuen munduraino, horren iluntasunak eta bere hilketaren lotsagarrikeriak irentsia izan zen arte.

Azken kritikak

Erbeste
Juan Garzia

Ibon Egaña

Utopiaren belaunaldia
Pepetela

Paloma Rodriguez-Miñambres

Haize begitik
Mikel Ibarguren

Maddi Galdos Areta

Bide bihurrietan
Elena Martinez Rubio

Asier Urkiza

Moebiusen ertzak
Garazi Kamio

Nagore Fernandez

Zainetatik zilarra
Nahia Intxausti

Paloma Rodriguez-Miñambres

Landura
Jose Luis Otamendi

Mikel Asurmendi

Harakinen alaba
Yurre Ugarte

Irati Majuelo

Clevesko Printzesa
Madame de La Fayette

Aritz Galarraga

Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena

Joxe Aldasoro

Akabo
Laura Mintegi

Mikel Asurmendi

Mio marito deitzen zion
Joxean Agirre

Asier Urkiza

Nonahiko musika
Juan Kruz Igerabide

Nagore Fernandez

Barazkijalea
Han Kang

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

2025(e)ko iraila

2025(e)ko abuztua

2025(e)ko uztaila

2025(e)ko ekaina

2025(e)ko maiatza

Hedabideak