kritiken hemeroteka

8.577 kritika

« | »

Maleta / Sergei Dovlatov (Amaia Apalauza Ollo) / Erein - Igela, 2015

Umore arriskutsua Javier Rojo / El Diario Vasco, 2015-07-31

Agintean daudenek (eta alde honetatik begiratuta berdin da zein den agintera heltzeko bidea edo boterearen jatorria) zailtasunak izaten dituzte umoretik eta ironiatik egindako kritikak asimilatzeko. Askotan boterean daudenei jasan beste irtenbiderik ez zaie geratzen baina ahal duten neurrian umorea ere itotzeko edo klandestino bihurtzeko ahaleginak egiten dituzte. Adibideak ez dira falta, eta alde guztietan daudenez nork bere intereseko kasua gogora lezake arazorik gabe. Umorea eta disidentzia bat egiten dituztenen artean Sergei Dovlatov idazlea (1941-1990) dugu. Idazle errusiarra (Sobiet Batasunaren garaian Leningrado deitzen zen hirian bizi izan zen, Estatu Batuetara emigratu zuen arte) maisua dugu ironiaren erabileran, “Maleta” izenburua duen narrazio liburu honetan ikus daitekeen bezala. Idazlan honetan agertzen diren narrazioen abiapuntuan Estatu Batuetara joan zenean idazleak eraman zuen maleta barruan gordetako objektuak azaltzen zaizkigu. Objektu arruntak dira (bota batzuk, gerriko bat, trajea…) baina aldez edo moldez Errusian bizi zen egoera azaltzeko balio dute, objektu bakoitzak bere atzean historia bat baitu, objektua bera transzenditzen duena egoeraren metafora bihurtuz. Objektu bakoitzaren atzean dagoen historia hori gehienetan sinple xamarra da, ironikoa eta umoretsua, ia pikareskoa kasuren batean. Baina historia horiek erakusten digute kartoi-harrizko dirudien mundu bat, non aginduak ematen dituztenen eta aginduak jasaten dituztenen arteko lubakia gaindi ezina baita, bi mundu paralelotan daude-eta. Alde batetik, pertsona arrunten bizitza arruntak ditugu, beren mixeriekin, beren gora-beherekin. Hauek sistemarekin bat daudela irudikatzen duten bitartean, sisteman sinesten duten eta batez ere sistematik aprobetxatzen diren agintariak daude, mundu birtual batean mugitzen direnak. Dovlatovek ez du kritika politikorik egiten, ez du diskurtso ideologizaturik eskaintzen. Kritika soziala egiten du, eta horretatik inor ez da aske geratzen. Narrazio errealistak dira, sinpleak, ironikoak. Errusiako bizitzan ,agertzen ziren egoera absuruoak aurkezten dituztelarik, boterea biluzik geratzen da, umorea disidentziarik gogorrena izan daitekeela erakutsiz.

Azken kritikak

Aizkorak eta gutunak
Edorta Jimenez

Asier Urkiza

0 negatiboa
Arantzazu Lizartza Saizar

Nagore Fernandez

Akabo
Laura Mintegi

Aiora Sampedro

Espainolak eta euskaldunak
Joxe Azurmendi

Mikel Asurmendi

Lakioa
Josu Goikoetxea

Irati Majuelo

Poesia guztia
Safo

Aritz Galarraga

Kontra
Ane Zubeldia Magriñá

Maddi Galdos Areta

Amorante frantsesa
Miren Agur Meabe

Hasier Rekondo

Akabo
Laura Mintegi

Jon Jimenez

Akabo
Laura Mintegi

Asier Urkiza

Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya

Nagore Fernandez

Beste zerbait
Danele Sarriugarte

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Kuntzak eta kerak
Sara Uribe-Etxeberria

Jon Martin-Etxebeste

Hitzetik ortzira
Ana Urkiza

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2025(e)ko urria

2025(e)ko iraila

2025(e)ko abuztua

2025(e)ko uztaila

2025(e)ko ekaina

2025(e)ko maiatza

2025(e)ko apirila

2025(e)ko martxoa

2025(e)ko otsaila

2025(e)ko urtarrila

2024(e)ko abendua

2024(e)ko azaroa

Hedabideak