« Umore arriskutsua | Koldo Izagirre, gizonezko (elipsia) bat »
Literatura hiztegi tekniko laburra / Karlos Linazasoro / Elkar, 2015
Kasik postumo Jose Luis Padron / Bilbao, 2015-08
Argi dago Karlos Linazasororen azken liburuari buruz aritzeko bakarrik ausartuko nintzatekeela horrelako lerro hasiera batekin, jakin badakidalako niretzat bezala harentzat ironia zer den, hain zuzen “desesperatuen kortesia” Francis Picabiak zioen modura, alegia “babesgabeok munduari aurre egiteko aurrean ipintzen dugun horma, salbazio-ohola. Inteligentziaren baliabide xume bat, bizi-larridura baretzeko modu bat baino ez” Linazasorok berak esaten duenez, eta ni behintzat identifikatzen naiz Linazasorok teorian eta praktikan maisuki uztartzen dituen literatur- nahiz mundu-ikuskera horiekin, hau da, gauzei eta bizitzari zentzu bat, arrazionaltasun bat, logika bat bilatu nahi alferrikako horretan ibiltzearekin.
Literatura hiztegi tekniko laburra (Elkar, 2015) da Karlos Linazasoro idazle tolosarrak aurkeztu duen liburu berria. Ez da antologia bat, lan argitaragabeak baitira guztiak, ezta estilo ariketen multzoa ere, baina bai Linazasoren “guztizko” lana, Linazasoro idazlearen baitan dauden gainerako idazle guztiek landutako literatur molde askotarikoen laburpen eta aurkibidea, lan asko, gauza ezberdin pila, urteetako lana, Xabier Mendiguren argitaratzailearen hitzetan: “bere onena ematen duena”.
Gaiak, Linazasoren betiko gaiak dira. Obsesioak zailak dira aldatzen, eta Linazasorok ondo zainduta dauzka bereak: gaitzak, mina, heriotza, paradoxak edo kontraesanak, egiletasuna, beste ideia edo egile batekiko elkarrizketak, poesia eta bere funtzioa, filosofia, fantasia, absurdoren antzerkia edota umorea, umore beltza bereziki. “Musurismoa” izeneko generoa asmatu du ere liburu honetan, musuak eta aforismoak konbinatzen dituen genero berria.
Postumismoa izan zitekeen orain Linazasorok asmatutako beste genero bat: kaxoi bat leporaino beteta eduki urteetan bildutako materialez, idazteaz nekatuta sentitu eta idazketa bera ere uzteko erabakia kasik hartuta, lan horiek guztiak liburu batean nola argitaratu pentsatu eta argitaratzea. Literatura hiztegi tekniko laburra, literatur ibilbideari ateak itxi ez eta bizitzaren zikloa amaitutzat ematen ez duen kasik liburu postumoa.
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro