« Bizi harrigarriak | Alkohola tarteko, giza paisaiak »
Galtzontziloak autobusean zintzilik / Aritz Gorrotxategi / Erein, 2002
Galtzontziloak autobusean zintzilik Mikel Asurmendi / Irunero, 2002-11
Idazle hasi berri batekin heldu gara oraingoan, idazlea 2000. urteaz geroztik ezagutzera eman baitzen behintzat. “Kafkaren labankada” izeneko eleberriarekin hiri honetako Irun Hiria saria irabazi zuen eta “Taxi bat Hamletentzat” poesia liburua eta “Egurra pinotxoari” narrazio liburua ere plazaratu ditu azken bi urteotan Aritz Gorrotxategik.
Egilearen aurreko liburuak irakurtzeko egokiera izan gabe, “Galtzontziloak autobusean zintzilik” suertatu zait eskuetan eta baita erraz irakurri ere. Egile berak aitortua dakit, liburu honek ez duela deus ikustekorik bere aurreko liburuekin. Haietan literatura landuagoa egin izan zuela, generoak eleberria, poesia edo narrazioak izaki.
“Galtzontziloak autobusean zintzilik” berriz, eleberria, bidaia edo kronika liburutzat jo daitekeen honetan —genero hibrido bat ere izan daitekeena— beste literatura mota burutu du Aritzek: ikasketak bukatu ondoren hiru lagunek Tunez aldean bizitako esperientzia landu eta kontatu ere.
Liburuaren gakoetako bat umorea da, umore honek zenbaitetan bizitzaren absurdua ere agertzen digularik. Euskaldunok, oraindik ere oso herabeak gara eta beldur atabiko franko bizi dugu gure baitan. Liburuaren egileak eta bere bi lagun eta bidaideek jite hauek kontrastatzeko aukera izan zuten, non eta Euskal Herritik urrun, bizi ohi garen jokalekutik kanpo. Baliteke, etxetik kanpo jokatze horrek gure joko sistemaren arauak —gure psikologia— aldatzeko parada eman ere.
Bidai batean bildutako benetako historia edo pasadizoak izanagatik, egileak istorioak asmatu ditu beren bizipenen karietara. Errealitatea distortsionatuz errealitatetik ihes egiteko parada izaten dira bidaiak. Halaber, mendebaldeko kultura eta kultura arabiarraren arteko talka ere bada liburua, mundu globalizatu honetan, erlijio eta kultura (tradizionala) baten inguruan eta turismoaren (modernoa) zurrunbiloan harildutako istorioak.
Hizkuntzari dagokionez, zenbaitetan modu librean jokatu du Aritzek, beste edozein liburu batean onartzen ez diren arau urratze zenbait burutu du, edozein agerpen estilistiko literario apartekorik egin nahi gabe. Arin eta gustura irakurtzeaz gain, hainbat gogoeta iradokiko dizu liburua duzu Aritz Gorrotxategirena.
Erbeste
Juan Garzia
Ibon Egaña
Utopiaren belaunaldia
Pepetela
Paloma Rodriguez-Miñambres
Haize begitik
Mikel Ibarguren
Maddi Galdos Areta
Bide bihurrietan
Elena Martinez Rubio
Asier Urkiza
Moebiusen ertzak
Garazi Kamio
Nagore Fernandez
Zainetatik zilarra
Nahia Intxausti
Paloma Rodriguez-Miñambres
Landura
Jose Luis Otamendi
Mikel Asurmendi
Harakinen alaba
Yurre Ugarte
Irati Majuelo
Clevesko Printzesa
Madame de La Fayette
Aritz Galarraga
Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena
Joxe Aldasoro
Akabo
Laura Mintegi
Mikel Asurmendi
Mio marito deitzen zion
Joxean Agirre
Asier Urkiza
Nonahiko musika
Juan Kruz Igerabide
Nagore Fernandez
Barazkijalea
Han Kang
Maialen Sobrino Lopez