kritiken hemeroteka

8.814 kritika

« | »

Bizi alegiazkoak / Marcel Schwob (Juan Garzia Garmendia) / Alberdania, 2002

Bizi harrigarriak Javier Rojo / El Correo, 2002-10-30

Marcel Schwob-en “Bizi alegiazkoak” agertu zaigu euskaraz. Idazle honen liburuen euskal itzulpenen kopurua poliki-poliki handituz doa; izan ere, kanpoko idazleen artean gehien itzuli denetako bat da idazle frantziar hau. Honetan idazleak biografiaren ereduari jarraituta egindakoo istorio batzuk kontatzen ditu. Egileak egia eta fikzioaren arteko kontrajarpenarekin jokatzen du lehenengo momentutik, eta agertzen zaizkigun pertsonaien bizitzak benetakoak balira bezala aurkezten zaizkigu.

Irakurleari, ordea, ez zaio axola halako istorioak kontatzen zaizkionean bertan agertzen dena egiazkoa den ala ez. Borges-ek idatzitako “Historia universal de la infamia”k, bestaldetik, asko zor dio lan honi, liburuan bertan aipatzen den bezala, eta irakurlea laster ohartuko da bien arteko antzekotasunez. Pertsonaien bizitzak berezi eta paregabe bihurtzen dituzten osagaiek osatzen dituzte istorio hauen argumentuak. Beti ere galtzaile suertatzen diren pertsonaia patetikoak (ofizioa oso ondo ezagutzen ez duten pirata afizionatuak, adibidez) aukeratu dira, gehienetan, protagonistatzat. Idazlea, ordea, ereduak erakutsi beharrean, pertsonaiak bakan bihurtzen dituzten xehetasun bitxi horien bila dabil, historiaren ertzean.

Azken kritikak

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak